Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Kerman Diaz

Urruñarra da eta 21 urte ditu. Donibane-Lohizuneko ikastolako bertsu eskolan hasi zen 8 urterekin. Hendaiako bertsu eskolatik igaro ondotik, Baionako bertso eskolan ibili da eta gaur egun ALBE Algortako bertso eskolan dabil. Eskolarteko xapelketan hainbat aldiz parte hartu eta sari batzuk jaso ditu. Aurtengo XILABA xapelketa, bigarrena izanen du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 2 - Hiriburu

Patxi Iriart Hiribarren, Kerman Diaz 8ko nagusia

Kerman eta Patxi anai arrebak zirezte. Ohartu zirezte zuen ama, etxean baino hobeki dela zahar etxean. Kerman hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Iker Altuna, Kerman Diaz 8ko txikia

Kerman, zure haurrentzako, txakur robota erosi duzu. Neholako agindurik gabe, Iker auzoaren ardiak biltzen hasi da. Iker robota erosi nahi diozu. Iker hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Kerman Diaz Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria….).- 1) Irakurlez beteko zaigu laster Sara... 2) Garrantzizkoa al da holako azoka?

Aitor Servier Etxexuri, Kerman Diaz 10eko txikia

Aitor eta Kerman euskararen aldeko ekintza bat finkatzen ari zarete. Kerman, manifa proposatzen duzu. Aitor, emankorrago ikusiko zinuke, denbora hori pasatzea, wikipedia masiboki euskaraz betetzen. Aitor hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Kerman Diaz Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Goi mailako kirolari ospetsua zinen. Badu bi urte kirol-erretreta hartua duzula eta bizi anonimora itzultzea uste baino zailago egiten zaizu..

Urriak 16 - Maule

Kerman Diaz Hasierako agurra
Kerman Diaz , Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia
Urtero ez bezala, aurtenko oporretan ez duzie hegazkina hartu eta Euskal Herria bisitatzea erabaki duzie. Euskal Herriko mapari begira zizte. Kerman hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Amets Arzallus Antia, Kerman Diaz 8ko txikia

Zuen sukalde berrituan zizte. Hain da ederra! Kerman, otorduak prestatzen gozatzen zira. Amets, sukaldea ez hondatzeko, ahal bezain gutti erabiltzen duzu. Amets hasirik, 3na bertsu 8ko ttipian.

Kerman Diaz , Aitor Servier Etxexuri 10eko txikia
Homosexualak zizte biak. Gazteei zuzendua den lekukotasun liburu batean, zuen kasua aipatzea gonbidatu zaituzte. Kerman anonimotasunean egin nahi duzu eta Aitor, ez diozu horri zentzurik ikusten. Kerman hasirik, 3na bertsu 10eko ttipian.
Kerman Diaz Kartzela

Hona beraz zure lehen püntüak. 1) Marra margotua da, gainditu ezina… 2) Oztopoa ez al da gure buruetan? Hona orai, nahi düzün doinü eta neurrian, bi bertsu kantatzeko gaia: Hainbat hilabetez muga fisikoki hetsia ikusi duzu. Batzuen arrangura, ezantza eta tabakoa ezin erostearena izan da. Baina zurea, sakonagoa da.