Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsoaldiak

Urriak 9 - Gabadi

Johaine Sarraillet, Maddi Sarasua Laskarai 8ko nagusia

Pailazoak zirezte Joaine eta Maddi, arratsaldea ospitalean iragan duzue haurrei animazioen proposatzen. Etxera sartzeko tenorea heldu zaizue. Joaine hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Amets Arzallus Antia, Johaine Sarraillet 8ko txikia

Amets eta Joaine elkarrekin bilkura zinuten, baina Joainek joaterik ez duela erran dizu azken puntan. Etxera sartzeko momentuan Joaine gurutzatu duzu, onddoz beteriko saskia eskutan duela. Amets hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Johaine Sarraillet Puntuari erantzunak

(doinua: haizeak bidali du...).- 1) Sumendiak pizturik dirau Kanarietan... 2) Natura ulertzeko gai ote gira gu?

Johaine Sarraillet, Maindi Murua Berra 10eko txikia

Joaine eta Maindi bikotea zirezte. Eguneko egin behar guziak bukatu dituzue eta Maindi, beti telefonoari lotua zira. Joaine kanapean zain duzu. Joaine hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Johaine Sarraillet Kartzela

Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu.