Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Urriak 2 - Hiriburu

Josu Txoperena Iribarren, Iker Altuna 8ko nagusia

Josu eta Iker: Bi buraso zirezte. Berriz ere zuen haurrak eskolan atxikiak edo kolatuak izan dira eta haien bila zoazte. Pedagogikoki zigortzearen baliogarritasunaz eztabaidan hasi zirezte. Josu hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Iker Altuna, Kerman Diaz 8ko txikia

Kerman, zure haurrentzako, txakur robota erosi duzu. Neholako agindurik gabe, Iker auzoaren ardiak biltzen hasi da. Iker robota erosi nahi diozu. Iker hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Iker Altuna Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du...).- 1) Gaur errex atzematen da edozein droga... 2) Bat hautatzekotan zuk zein nahiko zenuke?

Iker Altuna, Pettan Prebende 10eko txikia

Pariseko zinegile batek filma bat grabatu nahi du Euskal Herrian eta lekuko figuranteak xerkatzen ditu. Pettan, zure izena emaitekotan zira. Iker, ez duzu holakorik entzun nahi. Iker hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Iker Altuna Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Goi mailako kirolari ospetsua zinen. Badu bi urte kirol-erretreta hartua duzula eta bizi anonimora itzultzea uste baino zailago egiten zaizu.

Urriak 23 - Bardoze

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Iker Altuna 8ko nagusia

Iker eta Irati, iturginak zirezte. Aldi huntako xantierrean petto haundia baduzue egina. Ez dakizue nola jokatu, erran, ala ez ikusiarena egin. Iker hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Ramuntxo Christy, Iker Altuna 8ko txikia
Ramuntxo, Iker gonbidatu duzu ostatu ospetsu batetara. Manatu eta lehen plata arribatu delarik Iker-ek aitortu dizu gustua galdu zuela eta ez duela oraindik berreskuratua. Ramuntxo hasita 3na bertsu 8ko ttipian.
Iker Altuna, Miren Artetxe Sarasola 10eko txikia

Iker bizi ziren ugartean su mendia piztu da eta etxea galdu duzu. Miren turista etorri berria zira, argazki tresna eskutan eta Iker-i galdetzen diozu nun den sumendiaren ikuspundu ederrena. Iker hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.

Iker Altuna Kartzela
Hauek ditutzu puntuak: 1) Elkartasuna dugu, bide ederrena … 2) Eskuzabaltasuna nork ez du merezi? Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Gaur itsu bat lagundu duzu bidearen zeharkatzen. Harekin hizketan egon ondoren, sekulako indarra sentitu duzu.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube