Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Egoitz Zelaia

Hendaiarra, 1982ko azaroaren 24an jaio zen Donibane Lohizunen. Euskal Ikasketak kurtsatua, bertsu eskoletako irakasle bezala ibili izandu da. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduraduna izan da. Hernandorena eta Bagare bezalako sariketetan finalista izan da. Xilaban hau du bosgarren parte hartzea.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 9 - Gabadi

Odei Barroso Gomila, Egoitz Zelaia 8ko nagusia

Egoitz eta Odei, zuek biek Arbonako lur okupazio mugimenduan elkar ezagutu zenuten joan den uztailean. Egun, mugimenduaren segidaz gogoetatzeko elkartu zirezte. Egoitz hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Auzoak zirezte Maddi eta Egoitz. Maddi, Egoitz harrapatu duzu gauaren erdian zure oilotegitik ateratzen. Maddi, hasita 3na bertsu 8ko ttipian.

Egoitz Zelaia Puntuari erantzunak

(doinua: haizeak bidali du...) .- 1) Kirol profesionala a ze eromena... 2) Zuretzat ere al da garrantzitsu sosa?

Egoitz Zelaia, Amets Arzallus Antia 10eko txikia
Egoitz eta Amets aita semeak zirezte. Egoitz, 60 urte dituzu eta beti lan berdinean aritua zara, zailtasunak dituzu Amets ulertzeko. 30 urteko zure semeak bizpahiru urte guziz lanez aldatzen du. Egoitz hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Egoitz Zelaia Kartzela

Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu.