Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Amets Arzallus Antia

1983. urtean jaio zen. Hendaiarra, egun Saran bizi da. Lanbidea: bertsularia, kazetaria eta idazlea. Hendaiako bertsu eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, erakasle gero. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta xapeldunorde izan zen 2009an; 2005etik final guztietan aritu da. Nafarroako Bertsolari Xapelketan, lau (4) xapel jantzi zituen (2000, 2001, 2002, 2003). XILABA xapelketan hiru aldiz xapelduna izan da (2008, 2010, 2012), eta behin xapeldunorde.  Aurtengoa, bosgarren partehartzea izanen du.

Argitaratutako liburuak:

Txomin Txuekarekin batera, Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak (2006 Argia).   

Ibrahima Balderekin batera, Miñan izeneko eleberria (2019 Susa).

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 9 - Gabadi

Maindi Murua Berra, Amets Arzallus Antia 8ko nagusia

Maindi eta Amets irratiko esatari izan zarete 40 urtez, gaur duzue laneko azken eguna. Biak antenan zirezte. Maindi hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Amets Arzallus Antia, Johaine Sarraillet 8ko txikia

Amets eta Joaine elkarrekin bilkura zinuten, baina Joainek joaterik ez duela erran dizu azken puntan. Etxera sartzeko momentuan Joaine gurutzatu duzu, onddoz beteriko saskia eskutan duela. Amets hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Amets Arzallus Antia Puntuari erantzunak

(doinua: xarmegarria zira...) .- 1) Ultraeskuina gero eta harroago... 2) Historia ez dea errepikatuko?

Egoitz Zelaia, Amets Arzallus Antia 10eko txikia
Egoitz eta Amets aita semeak zirezte. Egoitz, 60 urte dituzu eta beti lan berdinean aritua zara, zailtasunak dituzu Amets ulertzeko. 30 urteko zure semeak bizpahiru urte guziz lanez aldatzen du. Egoitz hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Amets Arzallus Antia Kartzela

Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu.

Urriak 16 - Maule

Maddi Sarasua Laskarai, Amets Arzallus Antia 8ko nagusia
Aurhideak zizte. Berriki jakin duzie, xahar etxean den zien amatxi maitemindu dela. Maddi hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Amets Arzallus Antia, Kerman Diaz 8ko txikia

Zuen sukalde berrituan zizte. Hain da ederra! Kerman, otorduak prestatzen gozatzen zira. Amets, sukaldea ez hondatzeko, ahal bezain gutti erabiltzen duzu. Amets hasirik, 3na bertsu 8ko ttipian.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Amets Arzallus Antia 10eko txikia
Zientzilari zonbaitek iragarri dute gerora mamuten berpizteko ahalmena izanen dela. Maddi Ane, ilusio handiz hartu duzu berria. Amets zuri, arrangura piztu dizu. Maddi Ane hasirik, 3na bertsu 10eko ttipian.
Amets Arzallus Antia Kartzela
Hona beraz zure lehen püntüak. 1) Marra margotua da, gainditu ezina… 2) Oztopoa ez al da gure buruetan? Hona orai, nahi düzün doinü eta neurrian, bi bertsu kantatzeko gaia: Hainbat hilabetez muga fisikoki hetsia ikusi duzu. Batzuen arrangura, ezantza eta tabakoa ezin erostearena izan da. Baina zurea, sakonagoa da.