Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Ligi | Azaroak 30

Pettan Prebende Thikoipe Hasierako agurra
Maddalen Arzallus Antia, Pettan Prebende Thikoipe 8ko nagusia

Ipar Euskal Herriko bi ikasle zirezte. Baxoko azterketan, emaitza biziki ona ukan berri duzue. Goi mailako ikasketak euskaraz egin nahi dituzue, baina EHU edo Euskal Herriko Unibertsitateko fakultateetan ez duzue lekurik atzeman.

Pettan Prebende Thikoipe, Beñat Larrory Tanto 8ko txikia

Bi lagun zirezte. Mendi ibilaldi bat egiten ari zirezte elgarrekin. Halako batez hartzarekin egin duzue topo. Pettan, lasterka abiatzekotan zinen baina Benat ikusi duzu argazki tresna ateratzen.

Irantzu Idoate Funosas, Pettan Prebende Thikoipe Lauko handia

Irantzuk filmetan eta telesailetan bikoizketak egiteko pertsonak xerkatzen ditu. Antolatu dituen azken bost castingetara aurkeztu da Pettan. Gaurkoan ere errefusa eman diozu.

Pettan Prebende Thikoipe Bakarka, gaia emanda

Nerabea zira. Azkenaldian zuri buruzko zurrumurruak barreatzen ari dira.

Pettan Prebende Thikoipe, Bittor Thicoïpe Leizagoien Ganbarako lana

Lankideak zirezte. Ohartu zirezte nagusiak ingurumenarekiko legedia ez duela errespetatzen. Pettan salatzeko prest zira, Bittor dudak dituzu

Aiherra | Abenduak 6

Pettan Prebende Thikoipe Hasierako agurra
Pettan Prebende Thikoipe, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia

Baionako karriketan poteoan aritzeko ohitura duzuen bi lagun zarete. Betiko ostatuan betiko tragoa hartzen ari zarete, gaur ere. Oraintxe hasi da bafleetatik Kortaturen Hotel Monbar kantua. Tragoa utzi, eta elkarri begira gelditu zarete.

Karlos Aizpurua Etxarte, Pettan Prebende Thikoipe 8ko txikia

Karlos sexologoaren kontsultara zoaz astero nehori deus erran gabe. Gaur, itxarongelako atea ireki orduko Pettan zure aita ikusi duzu. Haren ondoan den tokia da libre den bakarra.

Pettan Prebende Thikoipe Puntuari erantzunak

Doinua: Haizeak bidali du. Gaia: Durangoko azoka. Lehen puntua: Urteroko zita da Durangon azoka. Bigarren puntua: Aurten berritasunik erosi al duzu?

Pettan Prebende Thikoipe, Josu Txoperena Iribarren 10eko txikia

Euskal Herriko bi gazte zizte. Ez duzue Euskal Herrian etxebizitzarik atzematen. Pettan, Landesetara joatea erabaki duzu. Josu zuk dudak dituzu.

Pettan Prebende Thikoipe Ganbarako lana

Sukaldeko leihotik kanpora begira zaude. Egoera ez da aldatu