Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Muskildin gertatutako erasoa gaitzesten du Bertsozale Elkarteak

2025/12/17
Inoiz baino argiago diogu ez dugula inolako erasorik onartzen eta espazio seguru eta libreen alde egingo dugula.

Joan den larunbatean, abenduaren 13an, Xilabako 2. faseko saioa izan zen Muskildin. Saioan eraso matxista jasan zuen oholtzakide batek, eta Bertsozale Elkartetik erasotuari babesa adierazteaz gain, irmoki gaitzetsi nahi dugu gertatutakoa.

Bertsozale Elkartearen ekinbidea da plaza sustatzea eta, horretarako, ezinbestekoa da plaza guztiak seguruak izatea. Zehar lerro dugun feminismoa giltzarri da horretarako, eta horretan sakontzen jarraituko dugu. Plazetan askotariko gorputz eta ahotsak nahi ditugu eta horretarako bidea egiten jarraituko dugu.

Puntu Ubela eta erasoak kudeatzeko emaila

Ez Xilabako Bertsolari Txapelketan, ezta gainerako plazetan ere, ez da inolako erasorik onartuko. Erasoen berri emateko eta horiei ahal bezain ondo erantzuteko, email honetara idatz dezakezue: lantaldefeminista@bertsozale.eus

Horrez gain, finaletan Puntu Ubela ere izango da, erasorik jasan edo ikusiz gero, hara joan ahal izateko.

Bertsozale Elkarteak gaitzetsi egiten du Muskildin gertatutako eraso matxista