Miren Artetxe gailendu da Baigorriko saioan
2026/01/10
Baigorriko Plaza Xoko gelan jokatu da final aitzinekoen lehen saioa. Saioa irabazteaz gain finalera sailkatu da Miren Artetxe.
Euripean hartu gaitu Baigorrik gaurkoan eta Plaza Xoko gelan bildutako 480 entzuleen beroaren babesean abiatu dugu txapelketaren azken faseko lehen saioa. Honako bertsolari hauek aritu zaizkigu kantuan:
Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Miren Artetxe izan da puntu gehien erdietsi dituena: 551.5 puntu. Beraz, Donibane Lohitzuneko finalean kantatuko du urtarrilaren 31an.
Honela gelditu dira saioko puntuazioak:
- Miren Artetxe Sarasola--------------------------------------------------551.5
- Maddalen Arzallus Antia------------------------------------------------535.5
- Elixabet Etxandi Goihenetxe-------------------------------------------518.5
- Haira Aizpurua Ibargarai------------------------------------------------511
- Mizel Mateo Sallaberry--------------------------------------------------501.5
- Nahia Sasco Etxeberri---------------------------------------------------452
Gai emailea Joana Itzaina Malharin izan da. Eta epaile lanetan talde hau aritu da: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez "Txuria", Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.
Baigorri eta Donibane Garaziko herriko etxeen laguntza ukan du Bertsularien lagunak elkarteak saioa antolatzeko. Baigorriko ikastolako burasoak eskertu nahi ditugu, ostatua eta taloak proposaturik.
Final aitzinekoen bigarren saioa urtarrilaren 17an izanen da, larunbatez, Bardozeko Ezker Paretan 17:00etan, eta hor jakinen ditugu finalean kantatuko duten bertsolarien izenak.
Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.
Bideek bidea, Donibane Lohitzuneraino goazen Xilaba!
