Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Azpeitiko Zaharrak Berri finalerdietara

2026/04/22
Beñat Lizaso, Leire Ostolaza eta Haritz Etxeberria "Ministro" bertsolariek osatutako taldeak 18 eta 12ko emaitzarekin, aurre hartu hartu dio Zarauzko Allepuntari.

Azpeitiko San Agustin kulturgunean jokatu da Herriarteko txapelketako bigarren final laurdena. Urola eskualdeko irabazle Zaharrak Berri eta Urola Kostako Allepunta izan dira aurrez aurre. Azpeitiko Zaharrak berri Beñat Lizaso, Leire Ostolaza eta Haritz Etxeberria "Ministro" bertsolariek osatu dute, eta Allepuntaren izenean Hodei Iruretagoiena, Felix Zubia eta Julen Zulaika izan dira kantuan.

Maila altukoa eta parekatua izan da saioa. Azkenean, 18 eta 12 etxeko taldeak lortu du jokoan zegoen txartela. Oñatiko final aurrekoan kantatuko dute Leintz eta Xarmaginak taldeen arteko irabazlearen aurka.

Datorren asteburuan izango dira beste bi final laurdenak, ostiralean Hernanin eta larunbatean Soraluzen.

Azpeitiako final laurdenetako taldeetako ordezkariak elkarrekin.