Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Leitza

Hirugarren final laurdena jokatu da Leitzan (Nafarroa).

Laguntzailea:

Leitzako Udala

Leitzako Udala

Puntuazio taula

8H 8T PE 10T Bakarka Guztira
Oihana Iguaran 135.00 148.00 141.50 137.00 152.50 714.00
Agin Laburu 130.50 136.50 138.00 139.00 142.00 686.00
Iñaki Apalategi 138.50 141.50 136.50 140.50 128.00 685.00
Julio Soto 131.50 135.00 127.50 129.00 155.50 678.50
Unai Agirre 135.50 135.00 140.50 132.50 131.00 674.50
Oihana Bartra 126.00 130.50 124.00 120.50 118.50 619.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Oihana Iguaran Hasierako agurra
Julio Soto Hasierako agurra
Agin Laburu Hasierako agurra
Oihana Bartra Hasierako agurra
Unai Agirre Hasierako agurra
Iñaki Apalategi Hasierako agurra
Oihana Iguaran, Julio Soto 8ko nagusia

Kale-saltzaileak dira Oihana eta Julio. Tabernaz taberna ibili dira salgaiak gainean zituztela. Atseden hartzeko, banku berean eseri berri dira, elkarren ondoan.

Agin Laburu, Oihana Bartra 8ko nagusia

Anai-arrebak dira Agin eta Oihana. Kartzelan dagoen lehengusinaren bisitak antolatzen ari dira. Zailtasunak dituzte hil honetako txandak betetzeko.

Unai Agirre, Iñaki Apalategi 8ko nagusia

Bikotea dira Unai eta Iñaki. Egunero bezala, lanetik etorri, etxeko lanak egin, umeak oheratu... eta sofan daude bata bestearen ondoan leher eginda.

Julio Soto, Agin Laburu 8ko txikia

Erizainak dira Julio eta Agin. Gaur Aginek Juliori atera behar zion odola. Zortzi aldiz ziztatu du, baina ez du lortzen zainak aurkitzea.

Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran 8ko txikia

Oporretara elkarrekin joateko plana egiten ari dira Iñaki eta Oihana. Iñaki wifia eta Internetera konektatzeko modurik ez dagoen toki baten bila dabil. Oihanak esan dio konektatzeko modurik ez badago bera ez doala.

Oihana Bartra, Unai Agirre 8ko txikia

Oihana maizter bizi da Unairen etxean. Harrituta zegoen aspaldian postontzian ezer jasotzen ez zuela eta. Gaur Unai etxejabea harrapatu du postontzia irekitzen.

Oihana Iguaran Puntuari erantzunak

Parekidetasuna / lortzea helburu
Mutilak futbolari / ta neskak printzesa
Hezkidetza lantzeak / hainbeste onura

Julio Soto Puntuari erantzunak

Nola senda liteke / bihotzeko mina?
Mina ematen badu / ez da maitasuna
Harremanak zaintzea / garrantzitsuena

Agin Laburu Puntuari erantzunak

Mundu gerrak ez dira / sekula bukatzen
Nola eraiki berriz / suntsitutakoa
Negozioa dago / gerraren atzean

Oihana Bartra Puntuari erantzunak

Eguzkiak ematen / digu bizipoza
Egunak laburrago / gauak luzeago
Etxeaz gozatzeko / aukera polita

Unai Agirre Puntuari erantzunak

Obra besterik ez da / errepideetan
Bidesaria ez da / batere merkea
Garraio publikoa / eraginkorrena

Iñaki Apalategi Puntuari erantzunak

Euskaraz bizitzea / posible ote da?
Bihotzean euskara / ahoan erdara
Euskara sustatzeko / zein dugu formula?

Oihana Iguaran, Oihana Bartra 10eko txikia

Mendizaleak dira Oihana Iguaran eta Oihana Bartra. Elkarrekin joaten dira mendira asteburu oro. Gaur egun, jende gehiago ikusten dute mendian lasterka oinez baino. Gaur, orain arte oinez egiten zuten bidea korrika probatzea proposatu dio Oihana Bartrak Oihana Iguarani.

Julio Soto, Unai Agirre 10eko txikia

Julio semea eta Unai aita dira. Hauen auzoan lapurreta ugari izan da azkenaldian. Unai etxean lapurrak sartuko zaizkien beldur da, eta irratia piztuta uzten du etxetik ateratzen direnean.

Agin Laburu, Iñaki Apalategi 10eko txikia

Igeltseroak dira Agin eta Iñaki. Urte asko daramatzate lanbide horretan. Gaur, Iñakik Agini esan dio bizimodua aldatzeko ikasten hasi nahi duela.

Oihana Iguaran Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Julio Soto Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Agin Laburu Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Oihana Bartra Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Unai Agirre Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Iñaki Apalategi Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Oihana Bartra Bukaerako agurra
Unai Agirre Bukaerako agurra
Julio Soto Bukaerako agurra
Iñaki Apalategi Bukaerako agurra
Agin Laburu Bukaerako agurra
Oihana Iguaran Bukaerako agurra

Albisteak

Oihana Iguaran irabazle, Leitzako saioan

Oihana Iguaran irabazle, Leitzako saioan

2017/10/01

Hala, Durangoko finalaurrekoan kantatzeko tokia ziurtatu du Amasakoak. 1.200 ikus-entzule pasatxo elkartu dira Leitzako udal kiroldegian.

Oihana Iguaran irabazle, Leitzako saioan - Gehiago irakurri

Seguran eta Leitzan, egun osoko plana egiteko aukera

Seguran eta Leitzan, egun osoko plana egiteko aukera

2017/09/27

Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak hartuko dituzten hainbat herritan, saioarekin batera ekitaldi osagarriak antolatuko dituzte. Horien artean, asteburuan Seguran Bertso Eskolen Eguna egingo da egun osoz eta Leitzan, berriz, "Harria. Maitasun istorioa" emanaldia eta Peru-Harrira bisita izango dira. Ez dira horiek txapelketako saioen inguruan antolatuko diren ekitaldi osagarri bakarrak, gehiago izango dira datozen asteotan.

Seguran eta Leitzan, egun osoko plana egiteko aukera - Gehiago irakurri

Segura eta Leitzara ailegatuko da Txapelketa Nagusia asteburuan

Segura eta Leitzara ailegatuko da Txapelketa Nagusia asteburuan

2017/09/27

Bertsolari Txapelketa Nagusiak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Segura eta Leitzan jokatuko baitira bi final laurden. Ander Fuentes "Itturri", Beñat Iguaran, Felix Zubia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Unai Gaztelumendi ariko dira Seguran eta Leitzan, berriz, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Oihana Bartra, Oihana Iguaran eta Unai Agirre.

Segura eta Leitzara ailegatuko da Txapelketa Nagusia asteburuan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2017/10/01
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Leitza
Tokia
Udal kiroldegia