Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Agirre Goia

Hernani, 1975

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Leitza

Unai Agirre Hasierako agurra
Unai Agirre, Iñaki Apalategi 8ko nagusia

Bikotea dira Unai eta Iñaki. Egunero bezala, lanetik etorri, etxeko lanak egin, umeak oheratu... eta sofan daude bata bestearen ondoan leher eginda.

Oihana Bartra, Unai Agirre 8ko txikia

Oihana maizter bizi da Unairen etxean. Harrituta zegoen aspaldian postontzian ezer jasotzen ez zuela eta. Gaur Unai etxejabea harrapatu du postontzia irekitzen.

Unai Agirre Puntuari erantzunak

Obra besterik ez da / errepideetan
Bidesaria ez da / batere merkea
Garraio publikoa / eraginkorrena

Julio Soto, Unai Agirre 10eko txikia

Julio semea eta Unai aita dira. Hauen auzoan lapurreta ugari izan da azkenaldian. Unai etxean lapurrak sartuko zaizkien beldur da, eta irratia piztuta uzten du etxetik ateratzen direnean.

Unai Agirre Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Unai Agirre Bukaerako agurra

Irun

Unai Agirre Hasierako agurra
Unai Agirre, Maialen Lujanbio 8ko nagusia

Petrolio ontzi bateko langileak dira Unai eta Maialen. Hilabeteetan itsasoan lanean ibili eta gero, oraintxe ari dira porturatzen. Etxekoak zain dituztela ikusi dute.

Aimar Karrika, Unai Agirre 8ko txikia

Aimar bazkaltzera joan da Unairen jatetxera. Ekarritakoa ona ez zegoela eta, kexatu egin da. Unaik arazorik gabe atera dio beste plater bat. Bazkariko kontua ekarri dionean, ikusi du bi platerak kobratu dizkiola.

Unai Agirre Puntuari erantzunak

Gaixotzen garenean / sendatzeko presa
Ze erraz jotzen dugun / pilulen ontzira
Osasun publikoak / hainbeste mesede

Unai Agirre, Alaia Martin Sei puntuko motza

Unai eta Alaia epaitzen ari dira epaitegian. Euskaraz deklaratzea eskatu dutenez, interpretea jarri diete. Honek behar bezala itzultzen ez duela eta, Alaiak Unairi proposatu dio zuzenean erdaraz deklaratzea.

Unai Agirre Kartzela

Dena ondo zihoan, argia piztu den arte.

Unai Agirre Bukaerako agurra

Iruñea

Unai Agirre Hasierako agurra
Alaia Martin, Unai Agirre 8ko nagusia

Unibertsitateko irakasleak dira Alaia eta Unai. Urteetan fakultate berean lan egin eta gero, erretiro-adina hurbiltzen ari zaie. Alaia lana uzteko desiratzen dago. Unaik jarraitu egin nahi du.

Oihana Iguaran, Unai Agirre 8ko txikia

Oihana artista gaztea da, eta Unai haren aita. Oihanak gaur inauguratu du lehen erakusketa, eta aretoa haren aitaren lagunekin bete da.

Unai Agirre, Aitor Mendiluze Puntutan

Binakako parapente batean, elkarrekin egin dute salto Oihanak eta Aitorrek. Kontrola galdu, eta zuhaitz batetik zintzilik gelditu dira.

Unai Agirre, Aitor Sarriegi 10eko txikia

Unaiek eta Aitorrek anorexia izan zuten nerabezaroan. Garai hartan, elikadura nahasmenduak tratatzeko zentro batean ezagutu zuten elkar. Hamar urte pasatu dira, eta gaur erosketak egiten egin dute topo.

Unai Agirre Kartzela

Ezkutatu egin zara ikusi ez zaitzaten.

Unai Agirre Bukaerako agurra

Barakaldo

Unai Agirre Hasierako agurra
Maialen Lujanbio, Unai Agirre 8ko nagusia

Kirolari profesionalak dira Maialen eta Unai, eta publizitatea egiteko eskaintza asko jasotzen dituzte. Maialen edozer iragartzeko prest dago. Unai, ordea, ez.

Aitor Sarriegi, Unai Agirre 8ko txikia

Aitor semea eta Unai aita dira. Aitak uzten ez zion arren, Aitorrek moda-modako bideokontsola erosi zuen bere aurrezkiekin. Orain Aitorrek baino gehiago erabiltzen du Unaik.

Unai Agirre Puntuari erantzunak

Hamaika erlijio / badira munduan
Fedea ez da beti / denontzat berbera
Eliza hutsetan zer / egingo zenuke?

Unai Agirre, Igor Elortza 10eko txikia

Errepideak konpotzen egiten dute lan Unaik eta Igorrek. Sarritan ikusten dute beren burua arriskuan. Gaur ere bide bazterrean ari dira lanean.

Unai Agirre Kartzela

Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Unai Agirre Bukaerako agurra
Unai Agirre Hasierako agurra
Unai Agirre, Aitor Mendiluze Sei puntuko motza

Lagunak dira Unai eta Aitor. Ez zaie gustatzen beren kuadrillako bati bikotekideak nola hitz egiten dion, eta Aitorrek Unairi esan dio beren lagunarekin hitz egin behar luketeela.

Amets Arzallus, Unai Agirre Puntutan

Telebistako makilatzaileak dira Amets eta Unai. Gaur ere lan eta lan ari dira.

Unai Agirre Bakarka, gaia emanda

Gerra kazetari baten aita zara. Gaur ere albistegian ikusi duzu hango berri ematen.

Unai Agirre Bukaerako agurra