Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sustrai Colina Acordarementeria

Zuzenbidean lizentziatua da. Kazetaritza lanak egiten ditu. Hendaiako Bertso Eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, irakasle gero. Laugarren aldiz parte hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian. Aurreko hiruretan finalista izan da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Murgia

Sustrai Colina, Fredi Paia 8ko nagusia

Sustrai eta Fredi anaiak dira. Beilatokian egiten dute lan. Gaur euren amona hil da, eta haren gorpua prestatzen ari dira.

Unai Agirre, Sustrai Colina 8ko txikia

Unai eta Sustrai gurasoak dira eta haurrak ikasgela berean dituzte. Lehengo astean, Sustrai larri zebilela eta, bere haurra hartzeko eskatu zion Unairi. Ordutik Sustrai berandu etortzen da beti haurraren bila.

Sustrai Colina Puntuari erantzunak

Cabacasen hilketa / argitzeke dago
Gomazko pilota bat / botatzen denean
Agintaria ez da / inoiz erruduna

Xabier Silveira, Sustrai Colina 10eko txikia

Xabier eta Sustrai bikotea dira. Xabierri Sustraik proposatu dio orain arte zuten ohe handia kendu, eta haren lekuan bi ohe txiki jartzea.

Sustrai Colina Kartzela

Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.

Maule-Lextarre

Sustrai Colina, Jone Uria 10eko nagusia

Emazteen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzean bildu dira Sustrai eta Jone. Bertan, nehoiz baino gazte gehiago ikusten dute.

Sustrai Colina, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Lagunak dira Sustrai eta Aitor. Bikotekideak utzi duela eta, Sustraik besta egitera atararazi du Aitor. Goizeko bostak dira, eta, mozkor-mozkor eginda, Aitorrek bere bikotekide ohiaren balkoipera eraman du Sustrai.

Agin Laburu, Sustrai Colina 10eko txikia

Agin 70 urte dituen medikua da, eta herrixka anitzetan egiten du lan. Orain arte ez du nehork ordezkatu nahi izan. Gaur etorri da, Sustrai, ordezko mediku gaztea.

Unai Agirre, Sustrai Colina Puntutan

Unai eta Sustrai, elgarrekin bizitzen hasi berri dira. Biak ordenarekin muturreraino itsutuak daude.

Sustrai Colina Kartzela

Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu.

Barakaldo-BEC

Sustrai Colina Hasierako agurra
Sustrai Colina, Amets Arzallus 8ko nagusia

Azken urteotan alkoholiko anonimoetan ibili dira elkarrekin Sustrai eta Amets. Gaur, taberna batera sartu dira kafe bana hartzera.

Aitor Mendiluze, Sustrai Colina 8ko txikia

Autoak konpontzeko tailer bateko nagusia da Aitor, eta langilea Sustrai. Gaur, Aitorrek Sustrai ikusi du bere autoa beste tailer batera eramaten.

Sustrai Colina Puntuari erantzunak

Errugbi euskalduna / gero ta gorago! Baiona ta Biarritz / ezin ezkonduta Reala ta Athletic / batuko balira

Maialen Lujanbio, Sustrai Colina Sei puntuko motza

8 urteko haurrekin lan egiten duten bi irakasle dira Maialen eta Sustrai. Maialenek heriotzaren gaia lantzea proposatu dio Sustrairi, eta konturatu da Sustraik gaia saihestu nahi duela.

Sustrai Colina Kartzela

Egoerak beste aldean jarri zaitu

Sustrai Colina Hasierako agurra
Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia

Kalean, bata bestearen parean, eskean daude Sustrai eta Beñat. Sustraik burua goian duela ozen eskatzen du. Beñatek karteltxo baten atzean ezkutatzen du burua.

Sustrai Colina, Unai Iturriaga Puntutan

Bata besteari lepotik heldu, eta sakelako telefonoarekin elkarrekin argazki bat ateratzen hasi dira Sustrai eta Unai. 10 minutuan ez dute itxurazko argazkirik lortu.

Sustrai Colina Bakarka, gaia emanda

Zu, Sustrai, ama bisitatzera joan zara zahar-etxera. Panpina bat du eskuan, eta hurbiltzean, hala esan dizu: xsxsxs, Sustrai lo dago.

Sustrai Colina Bukaerako agurra

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email