Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Igor Elortza Aranoa

Topografia Ingeniaritzako diplomaduna da. Gaur egun, sorkuntza arloari emana bizi da. Zazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak proiektuen sortzaileetako bat da. Eskolan hasi zen bertsotan ikasten, eta Durangoko Bertso Eskolan jarraitu zuen. Seigarren Txapelketa Nagusia du honako hau.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Legazpi

Oihana Bartra, Igor Elortza 8ko nagusia

Lantegi berean egiten zuten lan Oihanak eta Igorrek. Hilabeteak greban pasatu ondoren, gaur, kanpoko kamioiak lantegian sartu eta nola husten ari diren begira daude.

Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' 8ko txikia

Igor eta Mantxik ostiralero jatetxe berean afaltzen dute. Igor beti jartzen da telebistari begira. Gaur, Mantxi eseri da telebistaren aurrean.

Igor Elortza Puntuari erantzunak

Noiz atera zenuen / zuk gidabaimena
Puntu denak mantentzen / ez dago erraza
Beti frenatzen dugu / radarren aurrean

Igor Elortza, Jokin Uranga 10eko txikia

Igor eta Jokin emakumeak dira. Ama izan nahian, tratamenduan hasi ziren aspaldi. Gaur Jokinek esan dio Igorri haurdun dagoela. Igorrek oraindik ez du lortu.

Igor Elortza Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Tolosa

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Igor Elortza 8ko nagusia

Gurasoak dira Mantxi eta Igor. Gaur beraien umeari askaria eman diotenean, honek erditik banatu eta mahai gainean utzi du bere lagun imaginarioarentzat.

Igor Elortza, Etxahun Lekue 8ko txikia

Katu bana duten bi auzokide dira Igor eta Etxahun. Igor, esan eta esan ibili zaio Etxahuni bere katua ondo kontrolatzeko. Gaur berriro harrapatu du Etxahunen katua Igorren katuari jarritako janaria jaten.

Igor Elortza Puntuari erantzunak

Hedabideek dute / eragin itzela
Gertakari beraren / bertsio ugari
Irakurri ohi dugu / komeni zaiguna

Igor Elortza, Unai Iturriaga Sei puntuko motza

Bikotea dira Igor eta Unai. Igorrek bi urterako kontratu bat lortu du atzerrian. Unaik ez joateko eskatu dio.

Igor Elortza Kartzela

Igor, pasilloko edo korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu.

Donostia

Jon Martin, Igor Elortza 10eko nagusia

Bi moja edo serora dira Jon eta Igor. Duela 50 urte emagin aritzen ziren. Haur lapurtuen kontua entzuten duten bakoitzean zer pentsatua ematen die.

Igor Elortza, Fredi Paia 8ko txikia

Aita-semeak dira Igor eta Fredi. Igor, semea, spinning-eko irakaslea da. Fredi aita jubilatu berri da, eta spinning-eko ikastaroan hasi da gaur semearekin.

Igor Elortza, Etxahun Lekue 10eko txikia

Aitona-bilobak dira. Igor, bilobak urtero prestatzen du maitasun osoz aitonaren urtebetetzea. Aurten, Etxahun aitonak esan dio ez duela urtebetetzerik ospatu nahi.

Alaia Martin, Igor Elortza Puntutan

Auzolana antolatu dute Alaia eta Igorren herrian. Lanean ari diren tokira joan, eta begira daude.

Igor Elortza Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Barakaldo-BEC

Igor Elortza Hasierako agurra
Igor Elortza, Aitor Sarriegi 8ko nagusia

Igor eta Aitorren lagunak ia bi hilabete daramatza desagertuta. Lokaleko sofan daude biak, beren telefonoei begira.

Unai Iturriaga, Igor Elortza 8ko txikia

Santomasetan, talo-postuan daude Unai eta Igor. Unai taloak egin eta egin ari den bitartean, Igor bezero batekin eta bestearekin berriketan dabil.

Igor Elortza Puntuari erantzunak

Abiadura handian / tarta eta trena Tartalarientzako / Kartzela-zigorra Frantzian errugabe / Españan errudun

Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi Sei puntuko motza

Igor eta Beñaten umea hauek batere gustukoa ez duten bikote baten umearen oso lagun egin da. Igorrek uste du bikote horrengana hurbiltzeko ahalegina egin beharko luketela. Beñatek ez du ezer jakin nahi.

Igor Elortza Kartzela

Egoerak beste aldean jarri zaitu

Igor Elortza Hasierako agurra
Maialen Lujanbio, Igor Elortza 10eko txikia

Igor autobusean doala Maialen bere ondokoa telefonoz hizketan hasi da. Bikotekideak jo egiten duela eta gehiago ezin duela esanaz jardun da, negarrez hasi eta moztu duen arte. Musuzapia eskaini dio Igorrek.

Igor Elortza, Aitor Mendiluze Puntutan

Olentzero eta Aita Noel dira: Aitor Olentzero eta Igor Aita Noel. Tximiniatik sartu ezinik dabiltza.

Igor Elortza Bakarka, gaia emanda

Igor, lehen aldiz lokartu da zure besoetan.

Igor Elortza Bukaerako agurra