Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Alaia Martin Etxebeste

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da eta gidoigintzan lan egin du. 12 urterekin hasi zen bertsotan, eta Oiartzun eta Santutxuko bertso-eskoletan ibilitakoa da. 2011ko Gipuzkoako Txapelketan hirugarren egin zuen. Lehen aldiz kantatuko du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Amasa-Villabona

Alaia Martin, Odei Barroso 8ko nagusia

Alaia eta Odei bakarrik bizi diren adineko bi lagun dira. Herrian gertatzen ari diren lapurretak direla eta, elkarrekin bizitzeko aukera aztertzen hasi dira.

Jon Martin, Alaia Martin 8ko txikia

Jon eta Alaia bien alabaren futbol-partida ikustera etorri dira. Jon lotsatuta dago Alaia oihuka ari baita partida hasi denetik.

Alaia Martin Puntuari erantzunak

Sukaldaritza dugu /aspaldian modan
Elikadurarekin / zaindu osasuna
Ekologikoa da / oso garestia

Alaia Martin, Iker Zubeldia 10eko txikia

Alaia duela urte bete banandu zen arren, Iker aitaren etxean oraindik jarrita dago Alaiaren ezkontzako argazkia.

Alaia Martin Kartzela

Lekuko izan zara nahi gabe. Ez dakizu zer egin.

Oiartzun

Aitor Sarriegi, Alaia Martin 8ko nagusia

Telebistako saio baten arduradunak dira Aitor eta Alaia. Hauen telebista-saioa audientzia galtzen ari dela eta, zuzendaritzaren abisua jaso dute.

Alaia Martin, Odei Barroso 8ko txikia

Alaia eta Odei itsasoan dabiltza, piragua edo kayak batean elkarrekin. Bat-batean, marrazoa agertu zaie parean. Alaia arraunari eman eta eman hasi da; Odei, berriz, ez da mugitzen.

Alaia Martin Puntuari erantzunak

Zenbat kafe edaten / duzu egunean?
Kafeinagabea / kafea ote da?
Lehen lagun zituen / puru eta kopa

Jon Maia, Alaia Martin Sei puntuko motza

Lagunak dira Jon eta Alaia. Alaiak beti Jonengana jotzen du arazo bat duenean. Beste ezertarako ez dio deitzen. Orain ere larri deitu dio.

Alaia Martin Kartzela

Oheko maindireak edo mihiseak, egunero aldatu behar izaten dituzu.

Donostia

Fredi Paia , Alaia Martin 10eko nagusia

Auzo berean bizi dira Fredi eta Alaia. Jakin dute euren auzoan bideo-zaintzako kamerak jarri behar dituztela.

Etxahun Lekue, Alaia Martin 8ko txikia

Bikotea dira Etxahun eta Alaia. Etxahunek sarri leporatzen dio Alaiari ez dela batere erromantikoa. Gaur parrandan dabiltzala, kaleko saltzaile bat inguratu zaie arrosa argidunak eskainiz. Alaiak sei erosi dizkio.

Alaia Martin, Aitor Sarriegi 10eko txikia

Ibaiaren ondoan bizi dira Alaia eta Aitor. Azken urteetan askotan jasan behar izan dituzte uholdeak. Alaiak etxez aldatu nahi du; Aitorrek bertan jarraitu nahi du.

Alaia Martin, Igor Elortza Puntutan

Auzolana antolatu dute Alaia eta Igorren herrian. Lanean ari diren tokira joan, eta begira daude.

Alaia Martin Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email