Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalaurrekoetarako sarrerak salgai, www.bertsosarrerak.eu atarian

2013/10/14
Gaur jarri dira salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako sarrerak. Osotara, zazpi finalaurreko jokatuko dira, bi itzulitan banatuta. Ohi bezala, www.bertsosarrerak.eu atarian eros daitezke sarrerak. Gogoan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatuta dela.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako sarrerak gaurtik daude eskuragai www.bertsosarrerak.eu atarian. Azaroaren 9an abiatuko dira finalaurrekoak Gernika-Lumon eta 30ean amaituko Maule-Lextarren. Osotara, zazpi finalaurreko izango dira, bi iztulitan banatuta. Lehen itzulian Gernika-Lumon, Tolosan, Oiartzunen eta Murgian jokatuko dira saioak; bigarrenean, Elizondon, Donostian eta Maule-Lextarren.

Finalaurrekoetako sarrerak 13 euroan dira, 10 euroan Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 5 euroan 16 urte bitarteko gaztetxoentzat.

Gainerako saio guztietan bezala, finalaurrekoetako aforoa ere mugatua da.