Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalaurrekoak hartuko dituzten herrietan ere, sarrerak salgai

2013/10/30
Finalaurrekoak azaroaren 9an abiatuko dira Gernika-Lumon. Aspaldian jarri ziren sarrerak salgai eta orain arte bezala www.bertsosarrerak.eu ataria da horiek eskuratzeko modua. Horrez gain, finalaurrekoetako saioak hartuko dituzten herrietan ere sarrerak salgai daude.

Txapelketa Nagusiko saio guztietarako bezala, www.bertsosarrerak.eu atarian  finalaurrekoetako sarrerak salgai daude. Horrez gain, finalaurrekoak hartuko dituzten herrietan ere bertako saioetarako sarrerak erosteko aukera dago.

Honakoak dira salmenta guneak:

Gernika-Lumo: Auzokoa taberna

Tolosa: Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen egoitza

Oiartzun: Amaxkar taberna

Murgia: Ioar taberna

Elizondo: Fantxike arropa eta opari denda

Donostia: Hontza liburudenda

Maule-Lextarre: Xiberoko Botza irratia eta Baionako Elkar Megadenda

 

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela.