Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalari begira kontutan hartu beharreko oharrak

2013/12/12
13.500 bertsozalek beteko dute igandean BECeko Bizkaia Arena aretoa. Egun horretan dena behar bezala joan dadin, oinarrizko hainbat ohar eman nahi ditu Bertsozale Elkarteak.

Abenduaren 15eko finalera joango diren bertsozaleei hainbat ohar luzatu nahi die Bertsozale Elkarteak:

  • Goizeko bederatzietan zabalduko dira aretoko ateak.
  • Gogoratu sarrera bakoitzarekin pertsona bakarra sar daitekeela. Eroslea da sarrerari egin zaizkion kopien erantzule. Kode berbera duten bi sarrera agertuz gero lehenengoa bakarrik sartuko da aretora. Bigarrena ez da sartuko.
  • Antolakuntzak bideratuko ditu bertsozaleak eserlekura iritsi arte. Bata bestearen ondoan jarri, ez utzi eserlekurik libre.
  • Eskaileretan eta pasabideetan ezingo da eseri.
  • Eguerdian guztiz hustuko da aretoa. Antolakuntza ez da eserlekuetan utzitako objektuen erantzule egingo.
  • Seigarren pabiloian izango duzue bazkaltzeko aukera. Aretotik atera gabe joango zarete bertara: oholtzara begira jarri eta eskuin aldera hartu.
  • Areto barruan ezingo da erre, ezta jan edo edan ere.
  • Guztiz debekatuta dago BEC barrura gai arriskutsurik sartzea (bonbonak, sukaldetxoak eta abarrekoak).