Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bigarren saioarekin batera egingo da Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa

2013/09/17
Urriaren 5ean jokatuko da Txapelketako bigarren kanporaketa, Markina-Xemeinen. Baina ez da saio horretara mugatzen Bizkaiko herriak egun horretarako eskaintzeko duena, izan ere BEEEE... Egunaren hirugarren edizioarekin batera dator Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa jokatuko da urriaren 5ean Markina-Xemeinen. Berez, Bizkaiko herrira hurbiltzeko nahiko motibo izan bada hori. Baina bertsozaleentzat egun are bereziagoa izango da, hirugarrenez BEEEE... Eguna, Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa ospatuko baita.

Markina-Xemeingo bertso eskola buru belarri dabil antolaketa lanetan. Horretarako bertso eskolen batzordearen laguntza izaten ari da.

BEEEE... egunera gonbidatuta daude  Euskal Herriko bertso eskolak eta bertsozale guztiak.

Egitaraua:

  • 13.30ean bertso eskolak batuko dira Uhagonen.
  • Bazkaria, Akerbetz gaztetxean. Mungiako bertso eskolaren emanaldia izango dugu bertan.
  • Gauean Akertbeltz gaztetxean “Bi Bala” (Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren emanaldia) eta Fan & Go erromeria taldea.

Aldez aurretik abisatuta lotarako tokia egongo da.

Bazkarirako txartelak (80 pertsonentzako): www.bertsosarrerak.eu atarian. (10 euro)

Lotarako izena emateko, idatzi: bertsoeskolak@gmail.com helbidera.

Zarautzen egin zen iaz BEEEE... Eguna.