Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketaren erantzunak eta sarituak
Biltegi eta informazio-iturri emankorra da Bertsolaritzaren Datu-Basea, teknologia berriei esker bertsozale guztien eskura dagoena bdb.bertsozale.com helbidean. Bestelako hamaika datu eta informazio bezala, hor zeuden lehiaketan jarri genituen hamar galderak zuzen erantzuteko datu guztiak.
Asko izan dira lehiaketan parte hartu duten bertsozaleak. BDB-ren laguntzari esker, kontua ez zen sobera konplikatua, eta gehienek hamar galderak ongi erantzun dituzte. Erantzun zuzenak hemen aurkituko dituzue.
Zoritxarrez, denentzat ez da saririk eta behin zozketa eginda, honakoa da sarituen zerrenda:
- Arkaitz Mujika Agirre
- Eneko Chico Campos
- Xantal Maia
- Andoni Goitia
- Mikel Urteaga Azkue
- Irati Otamendi Irizar
- Monika Basterretxea Irurzun
- Josebe Amondarain Mujika
- Amaia Larrarte Zabalo
- Asier Erramuzpe Aliaga
- Loli Reboredo
- Estibaliz Garcia Colino
- Isabel Sellens Fernandez
- Elena Othondo
- Miren Agirre
Sarituek e-postaz jasoko dituzte irabazitako sarrerak.
Mila esker denei lehiaketan parte hartzeagatik eta gogoan izan bertsolaritzaren informaziorik osatuena Bertsolaritzaren Datu-Basean topatuko duzuela.