Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bazkari, autobus eta haurtzaindegi zerbitzuak abenduaren 15eko finalean

2013/11/26
Abenduaren 15eko finalari begira, hainbat zerbitzu eskainiko zaizkie ekitaldira hurbiltzen diren bertsozaleei. Autobusez joateko edo bertan bazkaltzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Horrez gain, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da, betiere gutxieneko kopurura ailegatzen bada.

Finalera autobusez joateko aukera ematen du Bertsozale Elkarteak. Abiapuntua edozein izanda ere, 13 euro balio ditu autobus txartelak. Autobuserako txartelak www.bertsosarrerak.eu webgunean egongo dira salgai, abenduaren 2ra arte.

Bertsozale Elkarteak abenduaren 5ean jakinaraziko du herri bakoitzeko geltokia eta ordutegia zein izango den. Informazio hori www.bertsozale.com webgunean argitaratuko da eta erosleak erreserba egin duen posta elektronikoan mezua jasoko du.

Finala egunean bazkaltzeko bi aukera izango dira, saioa jokatuko den ondoko pabilioian. Batetik, mahaiak eta aulkiak izango dira etxetik eramandakoak jan ahal izateko. Bestetik, bertan prestatuko bazkaria ere eskainiko da. Bazkarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean. Txartelak erosteko azken eguna abenduaren 2 da.

Azkenik, 3 eta 9 urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da BECen, betiere gutxieneko eskari kopurua bada. Haurtzaindegia 6. pabiloian izango da eta saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik. Doako zerbitzua da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, bi aukera daude helbidera e-posta bidali edo (0034) 943694129 telefonora deitu. Abenduaren 10ean amaituko da izena emateko epea.