Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

IRUÑEA | Azaroak 28

Puntuazio taula

8H 8T PE 10T BAK PUN 6M KAR Guztira
Saioa Alkaiza Guallar 126.00 131.50 124.00 121.00 137.00 110.50 127.00 118.00 995.00
Eneko Lazkoz Martinez 134.00 120.00 110.00 137.50 128.50 97.50 141.00 123.50 992.00
Julio Soto Ezkurdia 119.00 127.50 113.00 139.00 129.00 627.50
Joanes Illarregi Marzol 116.50 122.50 118.50 117.00 121.50 596.00
Xabier Silveira Etxeberria 114.50 123.00 112.50 107.50 135.00 592.50
Xabat Illarregi Marzol 107.50 114.00 109.00 125.00 127.00 582.50
Josu Sanjurjo Alzuri 111.50 118.00 107.50 114.00 129.50 580.50
Eneko Fernandez Maritxalar 107.00 125.50 106.50 127.50 106.50 573.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Julio Soto Ezkurdia Hasierako agurra
Saioa Alkaiza Guallar Hasierako agurra
Eneko Fernandez Maritxalar Hasierako agurra
Joanes Illarregi Marzol Hasierako agurra
Eneko Lazkoz Martinez Hasierako agurra
Josu Sanjurjo Alzuri Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Xabier Silveira Etxeberria Hasierako agurra
Julio Soto Ezkurdia , Saioa Alkaiza Guallar 8ko nagusia

Julio eta Saioa Nafarroan lanean ari diren bi irakasle zarete. Erabiltzen dituzuen zenbait testuliburutan ez da Euskal Herriaren inolako aipamenik egiten.

Eneko Fernandez Maritxalar , Joanes Illarregi Marzol 8ko nagusia

Bi pertsona lodi zarete. Gizartean somatzen duzuen lodifobiaren kontra zerbait egin beharra dagoela uste duzue.

Eneko Lazkoz Martinez , Josu Sanjurjo Alzuri 8ko nagusia

Eneko eta Josu diru aldetik justu dabilen bikotea zarete. Berriz ere aurkitu duzue zuen etxeko atean erabilitako arropaz betetako kaxa bat.

Xabat Illarregi Marzol , Xabier Silveira Etxeberria 8ko nagusia

Osasun zerbitzuetako langileak zarete. Emakume batek bere eskuarekin egin dizuen laguntza eskaera keinuaz ohartu berri zarete. 

Julio Soto Ezkurdia , Joanes Illarregi Marzol 8ko txikia

Zu Joanes luxuzko hotel batera autoz iritsi zaren bezeroa zara. Julio hoteleko auto aparkatzailea. Joanes, giltzak berriz bueltan jasotzerakoan autoa zikina dagoela ikusi duzu.

Saioa Alkaiza Guallar , Eneko Fernandez Maritxalar 8ko txikia

Saioa, 16 urteko gazte bat zara. Autobusean  sartu, aulkian eseri, eta musika jarri duzu bozgorailu batean. Eneko zure ondoan eserita dago eta nabaritu duzu muturra okertu duela. 

Josu Sanjurjo Alzuri , Xabat Illarregi Marzol 8ko txikia

Pisukideak zarete. Josu, sentsazioa duzu hortzak garbitzera edo dutxara joaten zaren aldiro, Xabateri komunera joateko gogoa sartzen zaiola.

Xabier Silveira Etxeberria , Eneko Lazkoz Martinez 8ko txikia

Bikotea zarete. Xabier, Enekok goizeko bortzetan deitu dizu parrandara bere bila joateko. Etxera iritsi eta ohatzean sartu zara lotarako asmoz, baina Eneko ondoan duzu isildu gabe gaueko abenturak kontatzen.

Julio Soto Ezkurdia Puntuari erantzunak

1. Durangoko azoka / ate joka berriz. 2. Prest daude sortzaileak / prest dago Landako. 3.Aurten txanda hartzea / derrigorrezkoa

Saioa Alkaiza Guallar Puntuari erantzunak

1. Zenbat gastatzen dugun / eguberrietan 2.Kontsumo gizartean / opari gehiegi 3.Erosiko bagenu / soilik behar dena.

Eneko Fernandez Maritxalar Puntuari erantzunak

1. Euskararen eguna / hurrengo astean 2.Euskal Herritik kanpo / ere ospatzen da 3.Ikasteko aukera / bermatu dezagun

Joanes Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Klima aldaketa da / arazo larria 2. Glasgown bildu berriak / zenbait agintari 3.Norena ote lurra / zaintzeko ardura.

Eneko Lazkoz Martinez Puntuari erantzunak

1. Batzuentzat kirola / da obsesioa 2.Osasuntsua ere / izaten da sarri 3.Ze ongi sentitzen den / egin eta gero

Josu Sanjurjo Alzuri Puntuari erantzunak
Xabat Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Bigarren eskukoak / badu merkatua 2.Paretik kentzen dugu / behar ez duguna 3.Batzuen sobra dena / besteen altxorra

Xabier Silveira Etxeberria Puntuari erantzunak

1. Pelikuletarako / plataforma pila 2.Euskarazko eskaintza / oraindik eskasa 3.Azpititulatuak / izanen balira

Julio Soto Ezkurdia , Eneko Fernandez Maritxalar 10eko txikia

Errepideko bizikletan ibiltzen zareten bi lagun zarete. Zu Julio errepidera atera aldiro beldurrez ibiltzen zara, Eneko aldiz ez. 

Saioa Alkaiza Guallar , Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia

Gurasoak zarete. zuen seme alabak unibertsitatean daude eta asteburu batzuetan etortzen dira soilik. Gaur Saioa, etxera ailegatu zarenean, Joanes seme alabak txikiak zireneko jostailu batekin jolasten aurkitu duzu.

Eneko Lazkoz Martinez , Xabat Illarregi Marzol 10eko txikia

Eneko eta Xabat gaztetxoen futbol-talde bateko entrenatzaileak zarete. Atsedenera heldu da partida eta 11-0 irabazten ari zarete. Eneko futbolariei lasaiago hartzeko esan nahi diezu. Xabatek, ez.

Josu Sanjurjo Alzuri , Xabier Silveira Etxeberria 10eko txikia

Lagunak zarete. Josu, Xabierrek Eguberrietako Loteria oparitu dizu. Zuk Josu, ez onartzea eta lagunari bueltatzea erabaki duzu.

Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

1. Mendi buelta bat emateko aitzakian, Ezkaba mendira igo zara. Bertatik, Iruñeko kartzela berriari  begira ari zara. 

Saioa Alkaiza Guallar Bakarka, gaia emanda

2. Gasolindegi  bateko langilea zara. Gaueko txandak luzeegiak egiten zaizkizu.

Eneko Fernandez Maritxalar Bakarka, gaia emanda

3. Telebistan elkarrizketa bat egin zizuten duela egun batzuk. Bideoa sarean zintzilikatu dute eta elkarrizketaren zati bat moztu dutela jakin duzu.

Joanes Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda

4. Lantegi bateko enkargatua zara. Bertako zuzendariak langileak estutzeko agindu dizu ekoizpena handitzeko. 

Eneko Lazkoz Martinez Bakarka, gaia emanda

5. Eskolako jantokian bazkaltzera geratzen zaren nerabea zara. Egunero aitzakiaren bat ateratzen duzu jan gabe geratzeko.

Josu Sanjurjo Alzuri Bakarka, gaia emanda

6. Banandu berri den gurasoa zara. Lehen aldiz eraman dituzu zure seme-alabak etxe berrira. 

Xabat Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda

7. Betidanik izan zara aktiboa sare sozialetan. Sortzen dizun estresarengatik guztiak kentzea erabaki duzu.

Xabier Silveira Etxeberria Bakarka, gaia emanda

8. Bortz urte dira alargundu zinela. Berriz ere bertze pertsona batenganako desira sentitzen hasi zara. 

Saioa Alkaiza Guallar , Eneko Lazkoz Martinez Puntutan

Sokatiran lehian dabiltzan bi taldetako lehenengo tiralariak zarete. Tiraldia luze doa, baina tokian geldi segitzen duzue. Elkarri begira zaudete.

Saioa Alkaiza Guallar , Eneko Lazkoz Martinez Sei puntuko motza

Ospitaleko gela berean heriotzaren atarian dauden bi pertsona zarete. Zu, Eneko, damu zara zure bizitzan hainbat gauza egin izanaz; Saioa, aldiz, egin gabekoez damu da.

Saioa Alkaiza Guallar Kartzela

Pilula hartu duzu aurrera jarraitu ahal izateko.

Eneko Lazkoz Martinez Kartzela

Pilula hartu duzu aurrera jarraitu ahal izateko.

Eneko Fernandez Maritxalar Bukaerako agurra
Josu Sanjurjo Alzuri Bukaerako agurra
Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra
Xabier Silveira Etxeberria Bukaerako agurra
Joanes Illarregi Marzol Bukaerako agurra
Julio Soto Ezkurdia Bukaerako agurra
Eneko Lazkoz Martinez Bukaerako agurra
Saioa Alkaiza Guallar Bukaerako agurra

Albisteak

Saioa Alkaiza da 2021eko Nafarroako txapelduna

Saioa Alkaiza da 2021eko Nafarroako txapelduna

2021/11/28

Lehen aldiz finalera iritsi eta txapela jantzi du Saioa Alkaizak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde ekarpen handia egin duen Estitxu Arozenak jantzi dio txapela irabazleari.

Saioa Alkaiza da 2021eko Nafarroako txapelduna - Gehiago irakurri

Finalean ez da COVID ziurtagiririk exijituko

Finalean ez da COVID ziurtagiririk exijituko

2021/11/23

Nafarroako Gobernuak indarrean jarri nahi duen neurriak ez lieke eragingo janari eta edari kontsumiziorik ez duten kultur ekitaldiei. Ondorioz, igandeko finalean ez da ziurtagiririk eskatuko, baina barra ez da irekiko, eta debekatuta egongo da areto barruan jan eta edatea. Entzuleek, gainera, maskara jantzita izan beharko dute saio guztian zehar.

Finalean ez da COVID ziurtagiririk exijituko - Gehiago irakurri

Zortzi finalistak prest daude azaroaren 28ko finalerako

Zortzi finalistak prest daude azaroaren 28ko finalerako

2021/11/19

Gaur aurkeztu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, heldu den azaroaren 28an, igandearekin, Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian egingo dena. Aurkezpenean izan dira zortzi bertsolari finalistak, elkarteko ordezkariekin batera.

Zortzi finalistak prest daude azaroaren 28ko finalerako - Gehiago irakurri

Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala

Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala

2021/11/14

Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du herriko bertako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauexek izango dira Anaitasunako Iruñeko izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabie Silveira eta Eneko Fernandez.

Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala - Gehiago irakurri

Julio Soto ere sartu da finalera, Berriozarko saioa irabazita

Julio Soto ere sartu da finalera, Berriozarko saioa irabazita

2021/11/06

200 lagun elkartu dira Berriozarko Entzunaretoan, txapelketako bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Julio Soto. Azken horrek eskuratu du puntu gehien, eta azaroaren 28ko finalerako sailkapena eskuratu du, pasa den astelehenean Eneko Lazkozek eskuratu bezala.

Julio Soto ere sartu da finalera, Berriozarko saioa irabazita - Gehiago irakurri

Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa, eta bera da lehen finalista

Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa, eta bera da lehen finalista

2021/11/01

300 lagunen aurrean jokatu da Altsasuko finalaurrekoa, Iortia Kulturgune bete batean. Han aritu dira kantuan Endika Legarra, Eneko Lazkoz, Erika Lagoma, Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Oier Lakuntza. Horien artean, Lazkozek lortu du puntu gehien, eta ondorioz, bera da azaroaren 28an Iruñean jokatuko den finalerako lehen sailkatua.

Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa, eta bera da lehen finalista - Gehiago irakurri