Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

ZANGOZA | Urriak 10

Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Oier Lakuntza Irigoien, Xabat Illarregi Marzol 8ko nagusia
Oier eta Xabat istripu baten ondorioz gorputzean hainbat orbain dituzue. Aurtengo udan, berriz ere, bainujantzia janztera ausartu zarete.
Xabat Illarregi Marzol, Mikel Lasarte Cia 8ko txikia
Xabat onddo bila irten zara, zuk ongi ezagutzen dituzun tokietara. Mikel zure atzetik segika dabilela ikusi duzu.
Xabier Silveira Etxeberria, Xabat Illarregi Marzol 10eko txikia
Bikotea zarete. Orain arte bizimodu erosoa izan duzue ekonomikoki. Gauzak okertu eta arazoak dituzue. Xabier, etxe merkeago batera joan eta luxurik gabeko bizitza bat hasteko prest zaude. Xabatek irudia mantendu nahi du, kosta ala kosta.
Xabat Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Odola ematea / gauza ederra da 2. Lehenik eman behar / gero jasotzeko

Xabat Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda

Egunero zure laneko bidean ikusten duzu. Gaur, ordea, zerbait arraroa ikusi duzu bere begiradan.

Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra

ALTSASU | Azaroak 1

Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol, Erika Lagoma Pombar 8ko nagusia
Gurasoak zarete. Azken aldian zuen seme/alabarekin eztabaida gogorrak izan dituzue. Bi egun dira etxetik falta dela.
Ekhiñe Zapiain Arlegi , Xabat Illarregi Marzol 8ko txikia
Zu Xabat euskaltegiko irakaslea zara. Seigarrren urtez jarraian, Ekhiñe ikaslea lehen mailako klasera hurbildu da euskara ikasteko asmoz.
Endika Legarra Nuin , Xabat Illarregi Marzol 10eko txikia
Endika eta Xabat bikotea zarete. Endikak jokoarekin arazoak ditu, baina ez du onartzen. Xabatek sendatzeko tearpia bat gomendatu dio.
Xabat Illarregi Marzol Puntuari erantzunak
1. Errigorak prest ditu / aurtengo saskiak. 2. Auzolanean ditu / guztiak prestatu
Xabat Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda
Erreparoa ematen dizun arren baietz erantzun diozu.
Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 28

Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria 8ko nagusia

Osasun zerbitzuetako langileak zarete. Emakume batek bere eskuarekin egin dizuen laguntza eskaera keinuaz ohartu berri zarete. 

Xabat Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Alzuri 8ko txikia

Pisukideak zarete. Josu, sentsazioa duzu hortzak garbitzera edo dutxara joaten zaren aldiro, Xabateri komunera joateko gogoa sartzen zaiola.

Xabat Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Bigarren eskukoak / badu merkatua 2.Paretik kentzen dugu / behar ez duguna 3.Batzuen sobra dena / besteen altxorra

Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez 10eko txikia

Eneko eta Xabat gaztetxoen futbol-talde bateko entrenatzaileak zarete. Atsedenera heldu da partida eta 11-0 irabazten ari zarete. Eneko futbolariei lasaiago hartzeko esan nahi diezu. Xabatek, ez.

Xabat Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda

7. Betidanik izan zara aktiboa sare sozialetan. Sortzen dizun estresarengatik guztiak kentzea erabaki duzu.

Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra