Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

DONEZTEBE | Urriak 16

Julio Soto Ezkurdia Hasierako agurra
Josu Sanjurjo Alzuri, Julio Soto Ezkurdia 8ko nagusia

Josu eta Julio etorkinen semeak zarete. Edozein tokitara zoaztela, lehen hitza gaztelaniaz egiten dizuete beti.

Julio Soto Ezkurdia, Iker Gorosterrazu Elizagoien 8ko txikia

Julio basolanetan egiten duzu lan. Ikerrek eskatu dizu bere lorategiko zuhaitza botatzeko. Julio, mozketa txarra egin duzu eta Ikerren autoaren gainera erori da zuhaitza.

Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Julio Soto Ezkurdia 10eko txikia

Egoitz supermerkatu txiki bateko dendaria zara. Juliok bertan egiten ditu bere eguneroko erosketak. Gaur, kexaka etorri zaizu, azken urtean prezioak gehiegi igo dituzula erranez.

Julio Soto Ezkurdia Puntuari erantzunak

1. Zabortegirik ez du / inork herrian nahi. 2. Plastikoa edonon / erabiltzen dugu

Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

Gaur zen eguna, baina berandu iritsi zara. Ezin izan zara sartu.

Julio Soto Ezkurdia Bukaerako agurra

BERRIOZAR | Azaroak 6

Julio Soto Ezkurdia Hasierako agurra
Saioa Alkaiza Guallar, Julio Soto Ezkurdia 8ko nagusia
Saioa eta Julio Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2 ikasle zarete. 4 eguneko kanpaldia egin duzue bertan ikasketak euskaraz egiteko aukera eskatzeko.
Josu Sanjurjo Alzuri, Julio Soto Ezkurdia 8ko txikia
Julio piano ikaslea zara eta Josu irakaslea. Julio, gaurko klasea akitzerakoan, Josuk, laugarren astez jarraian, etxerako lan gisa, ariketa bera errepasatzeko erran dizu.
Patxi Castillo Graciarena, Julio Soto Ezkurdia 10eko txikia
Lagunak zarete. Zuen herrira iritsi berri da etxez-etxe janaria bizikletan banatzen duen enpresa bat. Zuk Patxi aukera aprobetxatu eta bertan eskatu nahi duzu afaria, Juliok ez.
Julio Soto Ezkurdia Puntuari erantzunak
1. Argiaren faktura / ordaintzeko estu 2. Gertatzen ari dena / nork uler dezake?
Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

Ustez gaindituak zenituen beldurrak itzuli zaizkizu.

Julio Soto Ezkurdia Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 28

Julio Soto Ezkurdia Hasierako agurra
Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar 8ko nagusia

Julio eta Saioa Nafarroan lanean ari diren bi irakasle zarete. Erabiltzen dituzuen zenbait testuliburutan ez da Euskal Herriaren inolako aipamenik egiten.

Julio Soto Ezkurdia, Joanes Illarregi Marzol 8ko txikia

Zu Joanes luxuzko hotel batera autoz iritsi zaren bezeroa zara. Julio hoteleko auto aparkatzailea. Joanes, giltzak berriz bueltan jasotzerakoan autoa zikina dagoela ikusi duzu.

Julio Soto Ezkurdia Puntuari erantzunak

1. Durangoko azoka / ate joka berriz. 2. Prest daude sortzaileak / prest dago Landako. 3.Aurten txanda hartzea / derrigorrezkoa

Julio Soto Ezkurdia, Eneko Fernandez Maritxalar 10eko txikia

Errepideko bizikletan ibiltzen zareten bi lagun zarete. Zu Julio errepidera atera aldiro beldurrez ibiltzen zara, Eneko aldiz ez. 

Julio Soto Ezkurdia Bakarka, gaia emanda

1. Mendi buelta bat emateko aitzakian, Ezkaba mendira igo zara. Bertatik, Iruñeko kartzela berriari  begira ari zara. 

Julio Soto Ezkurdia Bukaerako agurra