Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Julio Sotok bildu du puntu gehien Donezteben, eta osatu dira finalaurrekoak

2021/10/16

Azaroaren 14an Leitzan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du egungo txapeldunak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Doneztebeko zineman, saioa bertatik bertara jarraitzeko.

Donezteben jokatuko da azken final-laurdena, larunbatean

2021/10/13

Malerrekako herriak jasoko du faseko azken saioa, herriko zineman, 17:30ean. Irabazleak zuzenean eskuratuko du finalaurrekoetarako txartela, eta saioa bukatutako argituko dira hurrengo fasera sailkatzen diren beste bertsolarien izenak ere.

Joanes Illarregik irabazi du Zangozako final-laurdena

2021/10/10

Finalaurrekoetarako sailkatzea ziurtatu du Leitzako bertsolariak, atzo Eneko Lazkozek eta aurreko asteburuan Eneko Fernandezek egin bezala. Ia 200 lagun elkartu dira Zangozako Karmengo Auditorioan, ekitaldia jarraitzeko.

Albiste gehiago

 

Facebook Twitter