Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

AGOITZ | Azaroak 11

Puntuazio taula

8H 8T 10T PUN GAN Guztira
Julio Soto Ezkurdia 105.50 92.00 116.00 111.50 118.50 543.50
Xabat Illarregi Marzol 105.00 106.50 100.00 111.00 107.00 529.50
Julen Zelaieta Iriarte 85.00 105.50 89.50 85.50 92.50 458.00
Ekain Alegre Gil 95.00 95.50 94.50 80.00 92.50 457.50
Urko Gartzia Aleman 88.00 100.00 89.00 78.50 89.50 445.00
Idoia Granizo Uribarrena 90.00 84.50 83.50 75.50 76.00 409.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Ekain Alegre Gil Hasierako agurra
Idoia Granizo Uribarrena Hasierako agurra
Julio Soto Ezkurdia Hasierako agurra
Julen Zelaieta Iriarte Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Urko Gartzia Aleman Hasierako agurra
Idoia Granizo Uribarrena , Ekain Alegre Gil 8ko nagusia

Anai-arrebak zarete. Duela 20 urte, Itoizko Urtegia egin behar zutela eta, etxea utzi beharra izan zenuten. Duela gutti, berriki berreskuratu diren Artozkiko artelanen erakusketan egon zarete.

Julio Soto Ezkurdia , Julen Zelaieta Iriarte 8ko nagusia
Berdintasun teknikariak zarete. Ustez, herritarrentzat interesgarria izanen zen hitzaldi bat antolatu duzue. Bi pertsona agertu dira bakarrik.
Xabat Illarregi Marzol , Urko Gartzia Aleman 8ko nagusia
Tanatoestetikan edo hildakoak makillatzen eta prestatzen lan egiten duten bi profesional zarete. Lanean urteak daramatzazuen arren, oraindik ere, zuen lanak hildakoaren familiarengan sortzen duen inpresioak urduri jartzen zaituzte.
Ekain Alegre Gil , Julio Soto Ezkurdia 8ko txikia
Ekain, duela zenbait aste Juliori liburu bat utzi zenion irakurtzeko. Gaur itzuli dizu, eta ohartu zara ia orrialde guztietan oharrak eta apunteak daudela.
Xabat Illarregi Marzol , Idoia Granizo Uribarrena 8ko txikia
Idoia, adinekoen egoitza bateko langilea zara, eta Xabat bertako egoiliarra. Idoia, sukaldera sartu zara eta Xabat aurkitu duzu txokolatea ezkutuan jaten.
Julen Zelaieta Iriarte , Urko Gartzia Aleman 8ko txikia
Lagunak zarete. Julen, Urkok magia ikuskizun berria estreinatu du eta ikustera joan zara. Publikotik boluntario bat behar zuela eta, zu aukeratu zaitu.
Xabat Illarregi Marzol , Ekain Alegre Gil 10eko txikia

Udan sorosle lanetan aritzen diren lagunak zarete. Xabat, Ekainek Aita Mari erreskate barkuan boluntariotza egitea proposatu dizu.

Julio Soto Ezkurdia , Urko Gartzia Aleman 10eko txikia
Adinean gora doan bikotea zarete. Baserri batean bizi zarete aspalditik. Urko, Juliok gaur proposatu dizu baserria saltzea eta pisu ttiki batera bizitzera joatea.
Julen Zelaieta Iriarte , Idoia Granizo Uribarrena 10eko txikia

Bikotea zarete. Badakizue Nafarroan adingabe ugari daudela gobernuaren babes zentroetan. Idoia, Julenek harrera familia izatea proposatu dizu.

Julio Soto Ezkurdia , Xabat Illarregi Marzol Puntutan
Kuadrillakoak zarete. Asteburu pasa landetxe batera joan zarete, eta tuppersex bat antolatu duzue bertan. Eskainitako produktuak arakatzen hasi berri zarete.
Julen Zelaieta Iriarte , Ekain Alegre Gil Puntutan
Anaiak zarete. Elkarrekin bidaia bat egin behar duzue hegazkinez. Dirua aurrezteko, bien artean maleta bakarra eramatea erabaki duzue. Maleta egiten hasi zarete.
Urko Gartzia Aleman , Idoia Granizo Uribarrena Puntutan

Lagunak zarete. Zuen herriko bestak dira. Bazkalondoan, tiroak botatzeko barrakara edo tiropitxoira joan zarete. Eskopetak hartu berri dituzue.

Ekain Alegre Gil Ganbarako lana
Kantua entzun duzunean, momentu goxo hura etorri zaizu burura.
Idoia Granizo Uribarrena Ganbarako lana
Kantua entzun duzunean, momentu goxo hura etorri zaizu burura.
Julio Soto Ezkurdia Ganbarako lana
Kantua entzun duzunean, momentu goxo hura etorri zaizu burura.
Julen Zelaieta Iriarte Ganbarako lana
Kantua entzun duzunean, momentu goxo hura etorri zaizu burura.
Xabat Illarregi Marzol Ganbarako lana

Kantua entzun duzunean, momentu goxo hura etorri zaizu burura.

Urko Gartzia Aleman Ganbarako lana
Kantua entzun duzunean, momentu goxo hura etorri zaizu burura.
Ekain Alegre Gil Bukaerako agurra
Idoia Granizo Uribarrena Bukaerako agurra
Julio Soto Ezkurdia Bukaerako agurra
Julen Zelaieta Iriarte Bukaerako agurra
Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra
Urko Gartzia Aleman Bukaerako agurra

Albisteak

Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera

Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera

2023/11/11

270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.

Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera - Gehiago irakurri

Larunbat honetan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen

Larunbat honetan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen

2023/11/09

Herri horretako Kultur Etxean jokatuko da saioa, 17:30ean. Kantuan ariko diren sei bertsolarietatik, irabazleak eskuratuko du finalerako txartel zuzena. Sarrera gutxi batzuk besterik ez dira gelditzen.

Larunbat honetan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2023/11/11
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Agoitz
Tokia
Kultur Etxea