Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Uribe Butroe

Puntuazio taula

8H 8Tx Puntuak Bakarka 10Tx Kartzela Guztira
Malen Amenabar 71.00 76.00 48.50 49.00 72.00 51.50 368.00
Inazio Vidal 73.50 65.50 47.50 43.00 64.50 48.00 342.00
Peru Vidal 72.50 65.50 53.00 38.50 0.00 0.00 229.50
Beñat Vidal 70.00 60.50 47.00 50.00 0.00 0.00 227.50
Jone Larrinaga 59.00 65.00 45.00 45.00 0.00 0.00 214.00
Aitor Esteban 58.50 52.00 36.50 44.50 0.00 0.00 191.50

Malen Amenabar Larrañagak jantzi du Uribe Butroeko txapela

 

100 lagunetik gora elkartu dira Zamudioko parke teknologikoko barku eraikineko aretoan.

Protagonistak, hurrengoak:

Aitor Esteban Etxebarria
Beñat Vidal Gurrutxaga
Inazio Vidal Gurrutxaga
Jone Larrinaga Dañobeitia
Malen Amenabar Larrinaga
Peru Vidal Gurrutxaga 

Ariketa guztiak egin ostean, Malen Amenabar Larrañagak jantzi du txapela, 368 puntu lortuta. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du Larrabetzukoak. Buruz burukoa Inazio Vidal Gurrutxagaren kontra jokatu du; 342 puntu lortu ditu honek. Bizkaikorako sailkapenerako baliogarriak, buruz burukoa kontatu barik, 229,5 puntu izango dira.

Txapeldunari Igotz Lopez Torre Zamudioko alkateak jantzi dio txapela. Sariak Gabriel Etxebarria Zamakonak, Lagatzu euskara elkarteko ordezkariak, banatu ditu. Honek be bertsoa eskaini die entzuleei. Sariak banatzen Arratiako eta Dimako bertso eskolako kideak eta Karmele Aurrekotxea Arkotxa Igorreko kultura zinegotzia aritu dira.

Gai emaile beharretan Iñaki Arbildu aritu da. Epaimahaian Ander Txakartegi Basterretxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Nahikari Ayo Acebo egon dira; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

 

Argazkiak

Argazki gehiago

Fitxa

Eguna
2014/05/11
Ordua
17:30
Bertsolariak
Herria
Zamudio
Tokia
Zamudio