Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Busturialdea

Puntuazio taula

8H 8Tx Puntuak Bakarka 10Tx Kartzela Guztira
Xabier Enbeita 73.50 75.00 52.00 45.50 70.00 51.00 367.00
Ander Elortegi 76.00 76.00 48.00 54.00 72.00 41.00 367.00
Jon Rementeria 69.50 75.00 49.50 45.50 0.00 0.00 239.50
Julen Ibarguengoitia 65.00 69.50 50.00 46.00 0.00 0.00 230.50
Julen Erezuma 69.00 61.00 52.00 36.50 0.00 0.00 218.50
Koldo Gezuraga 63.50 57.00 39.50 41.00 0.00 0.00 201.00

Xabier Enbeita Ibarrak jantzi du Busturialdeko txapela

80 lagun inguru elkartu dira Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finalean.

Ander Elortegi Garateak eta Xabier Enbeita Ibarrak puntuazio bera atera dute finalean; araudiak horrela ebatzita, Enbeitak jantzi du txapela azkenean.

Hurrengo bertsolariek osatu dute Busturialdeko Bertsolari Finala:

Ander Elortegi Garatea
Jon Rementeria Larruzea
Julen Erezuma Arzanegi
Julen Ibarguengoitia Ordorika
Koldo Gezuraga Seijido
Xabier Enbeita Ibarra 

Enbeitak udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du. Elortegik puntuazio bera lortu du; horietatik Bizkaikorako sailkapenerako baliogarriak 254 puntu izango dira.

Txapeldunari Joseba Uribarri ‘Pakete’-k jantzi dio txapela. Urtero borondaterik onenagaz txapelketan laguntzen duen Errigoitiko txokoko kidea da Uribarri: antolatzaile eta bertsozalea. Bertsolari guztiei sariak banatzen Belendizko txokoko kideak aritu dira Manu Mestraitua eta Jabi Gorroño, urtero laguntasuna eskaintzen dutenak.

Gaurkoan Josu Goikoetxea Gezuraga aritu da gai emaile beharretan. Epaimahaian Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa egon dira; idazkari beharretan, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga.

Argazkiak

Argazki gehiago

Fitxa

Eguna
2014/05/10
Ordua
17:30
Bertsolariak
Herria
Gernika-Lumo
Tokia
Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan