Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Etxahun Lekue Etxebarria

Magisteritza ikasketak egin zituen Bilbon. Bertso irakasle aritu izan da hezkuntza arautuan. Etxeko giroaren eraginez bertsozaletu zen, eta 9-10 urte baino ez zituela hasi zen bertso eskolan. Eskolarteko eta gazte sariketetatik pasata, Bizkaiko sei txapelketetan izan da finalista eta bitan bigarren. 2005eko eta 2009ko Txapelketa Nagusian, berriz, finalaurreetara heldu zen. Larrabetzuko Itallen bertso eskolako kidea da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urduliz

Etxahun Lekue, Onintza Enbeita 8ko nagusia

Zuek biok oso elizkoiak izan zarie betidanik. Onintza: azken aldiko albisteak dirala-eta, galtzen hasi zarie eleizeagan izan dozuen konfiantzea.

Etxahun Lekue, Julen Erezuma 8ko txikia

Birraitita birlobak zarie. Etxahun: birlobea; eta Julen: birraitita. Etxahun: berton beharrik ez zeunkola eta Ingalaterrara joan zinan orain hilabete. Skypetik etxekoakaz berba egiteko geratu zara. Familia guztia pasatu da kamara aurretik. Orain Juleneri, birraititeri, toketan jako. Etxahun hasita.

Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea 10eko txikia

Bikotea zarie. 40 urte daroazuez alkarregaz bizitzen. Urteko egun guzti-guztietan bezala, gaur be eztabaidan hasi zarie. Etxahun hasita.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

1. Amaituko ete da/
sakabanaketa

2. Indarrak batu behar/
geurea lortzeko

Etxahun Lekue Kartzela

Gaur bai; gaur, egun handia izango dala sentitzen dozu.

Bilbo-Bilbao Arena

Etxahun Lekue Hasierako agurra
Etxahun Lekue, Jone Uria 8ko nagusia

Hogeita hamar bat urte daroazuez AEKn eskolak emoten. Momentu latzak bizi izan dozuez. Halan eta be, gogotsu jarraitzen dozue.

Oihana Bartra, Etxahun Lekue 8ko txikia

Neba arrebak zarie. Zuen amamak betidanik esan izan deutsue Bilboko itsasadarrean altxor bat dagoala uretan hondoratuta. Gaur haren bila joan zarie neopreno, oxigeno, argi eta guzti. Ordubete daroazue bila, baina ezta ezer ageri.

Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue 10eko txikia

Maitale bi zarie. Ohean zagozie izarapean. Iratxe: gaur be alkarregaz geratu eta ordubetera, joan egin behar dauala esan deutsu etxahunek.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

1. Non erre ta non edan/ legez araututa 2. Kontrolau nahi gaitue/ egunez ta gabaz

Etxahun Lekue Bakarka, gaia emanda

Zuen alabea atxilotzeko agindua emon eben orain hogei egun. Ordutik ez daukazue beraren barririk.