Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urriaren 2an aurkeztuko da Bizkaiko Txapelketa

2014/09/30
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideek eguenean emango dituzte Txapelketari buruzko xehetasunak Bilbon emango duten prentsaurrekoan.
Txapelketa urtea dugu 2014a, eta udazkenagaz batera, hasiera emango zaio 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketari. Urriaren 12an hasiko da eta abenduaren 20an izango da finala.
Txapelketaren aurkezpena urriaren 2an, eguenean, egingo da Bilbon. Bertan egongo dira Txapelketaren babesleen ordezkariak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideak.
11:30ean hasiko da prentsaurrekoa Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa-aretoan (Diputazio kalea, 7-behea).