Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Josu Landetak irabazi du Uribe Kostako lehenengo kanporaketa

2014/05/10
Giro politaren bueltan kantatu dute bertsolariek Barrikako Nagusien Etxea tabernan; gaur jokatuko da Uribe Kostako bigarren kanporaketa Algortan.

Martxan dago Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Lehenengo kanporaketa jokatu da Barrikan, eta giro ederrean kantatu dute sei bertsolarik. Saio puntuagarria amaitu ostean, Josu Landeta izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria. Horrela lotu dira puntuazioak:

Josu Landeta Egurrola 176,5
Joanes Igeregi Santa Maria 173
Ekaitz Larrazabal Gutierrez 'Katxo' 173
Aitzol de Castro Bakeriza 167
Dani de Miguel Avecilla 146
Arkaitz Gomez Agirre 141 

Gaur bertan jokatuko da Uribe Kostako Bigarren kanporaketa Algortako Ekin tarbernan. Bertsolariak, hurrengoak:

Peru de Pedro Larrea
Paule Loizaga  Legarra (puntuatu barik)
Miren Loizaga Legarra
Peio Arondo Barandiaran
Iñigo Kortazar Elias
Gabi Basañez Ruiz

Afarirako txartelak albegetxo@gmail.com helbidean edo 605704385 telefonoan eska daitezke. 15 euro balioko dute.

Uribe Kostako azken kanporaketa maiatzaren 16an jokatuko da Sopelako Ander Deuna ikastolan; finala, ostera, maiatzaren 24an jokatuko da Algortako Fadura kiroldegiko aretoan.

Argazkia: UKBerri

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email