Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hego Uribeko finalistak erabakita geratu dira

2014/04/30
Joseba Barandiaranek irabazi du bigarren kanporaketa Santutxuko Txokoan; maiatzaren 3an jokatuko da finala Bilboko Hika Ateneoan.

Kanporaketa biak jokatu ostean, erabakita geratu dira zeintzuk izango dira Hego Uribe eskualdeko finalistak. Bost bertsolari sailkatu dira kanporaketetatik; seigarrena, Oihana Bartra, orain urte biko txapelduna da, eta zuzenean zegoen finalera sailkatuta.

Horrela, hurrengoek osatuko dute finala: Arkaitz Zipitria Mendizabal, Axier Goñi Arsuaga, Joseba Barandiaran Andueza, Oihana Bartra Arenas, Peio Ormazabal Villanueva eta Txaber Ormazabal Villanueva.

Santutxuko txokoan jokatu zen Hego Uribeko bigarren kanporaketa. Joseba Barandiaranek lortu zuen puntu gehien batzea, 195 puntu. Hurrengoak izan ziren parte hartzaile guztien puntuazioak:

Joseba Barandiaran Andueza 195
Txaber Ormazabal Villanueca 185
Axier Goñi Arzuaga 178,5 
Irati Erkizia Otegi 176
Mikel Galartza Idirin 171
Peio Molinuevo Martin 156,5

Maiatzaren 3an jokatuko da Hego Uribeko finala, Bilboko Hika Ateneoa antzokian, 17:30ean.