Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Enkarterri-Ezkerraldeako finala jokatuko dute zapatuan Zallan

2014/05/28
Zine antzokian izango da finala, 17:30etik aurrera; eskualdeetako finaletan azkena izango da Enkarterri-Ezkerraldekoa.

Zallan jokatuko da zapatuan Enkarterri-Ezkerraldeako Bertsolari Txapelketa. 17:30ean hasiko da, Zine antzokian.

Finalean kantatuko duten bertsolariak hurrengoak izango dira:

Aitor Arrutia Azkueta
Aitziber Bengoetxea Uribe
Ander Ucelay Aristi
Idoia Anzorandia Kareaga
Ion Barrocal Besga
Nuria Cortada Ibañez

Enkarterri-Ezkerraldeakoa izango da eskualdeetako finaletan azkena. Horren ostean behin-behineko sailkapena eginda egongo da, eta aurreko urteetako finalisten izen emate epea amaitu ostean kaleratuko da zeintzuk izango diren Bizkaiko Txapelketa jokatuko duten bertsolariak.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email