Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Busturialdeko eta Uribe Butroeko finalak jokatuko dira asteburuan

2014/05/09
Zapatuan Gernika-Lumon jokatuko da Busturialdeko finala; Zamudion egingo dute Uribe Butroekoa.

Eskualdeetako txapelketek aurrera jarraitzen dute: asteburuan jokatuko dira Busturialdeko eta Uribe Butroeko txapelketak.

Zapatuan Busturialdekoa jokatuko da, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 17:30ean. Finalean kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak:

Ander Elortegi Garatea
Jon Rementeria Larruzea
Julen Erezuma Arzanegi
Julen Ibarguengoitia Ordorika
Koldo Gezuraga Seijido
Xabier Enbeita Ibarra

Bestetik, Uribe Butroeko finala domekan jokatuko da Zamudioko parke teknologian (barku eraikinean), 17:30ean. Finalistak, hurrengoak:

Aitor Esteban Etxebarria
Beñat Vidal Gurrutxaga
Inazio Vidal Gurrutxaga
Jone Larrinaga Dañobeitia
Malen Amenabar Larrañaga
Peru Vidal Gurrutxaga