Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Beñat Vidalek irabazi du Uribe Butroeko lehenengo kanporaketa

2014/04/30
Gamiz-Fikan jokatu da Uribe Butroeko lehenengo kanporaketa, eta Beñat Vidalek irabazi du 195,5 puntugaz; hurrengo kanporaketa Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean jokatuko da maiatzaren 2an.

Gamiz-Fikan jokatu dute bertsolariek Uribe Butroeko lehenengo kanporaketa eta Beñat Vidalek lortu du puntu gehien batzea, 195,5. Inazio Vidal anaiak egin du bigarren, 179,5 puntugaz, eta puntu erdira geratu da Jone Larrinaga, 179gaz.

Horrela geratu ziren puntuazio guztiak.

Beñat Vidal Gurrutxaga 195,5
Inazio VIdal Gurrutxaga 179,5
Jone Larrinaga Dañobeitia 179
Ibon Larrazabal Landa 'Larra' 164,5
Ekain Landa Aranbarri 'Txispain' 128
Jon Larrabide (puntuatu barik)

 

Lehenengo kanporaketa jokatuta, bigarren kanporaketa jokatzea falta da orain Uribe Butroeko sei finalisten izenak zeintzuk izango diren jakiteko. Bigarren kanporaketa Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean jokatuko da, maiatzaren 2a, 20:00etan. Hurrengoak izango dira bertsolariak:

Galder Bilbao Martinez
Malen Amenabar Larrañaga
Peru Vidal Gurrutxaga
Aitor Esteban Etxebarria
Asier Legarreta Legarreta
Arrate Gaztelu Agirre 

Saioaren aurretik afaria egingo da. Afarirako tiketak itallenbertsoeskola@gmail.com helbidean edo 628 400 409 telefonoan eskura daitezke. Afariak 15 euro balioko du; ikasleentzako eta langabetuentzako, ostera, 12 euro.

Finala Zamudion jokatuko da, maiatzaren 11n, 17:00etan.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email