Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maule-Lextarre

Finalaurrekoen lehen itzuliko hirugarren saioa izan da Maule-Lextarrekoa (Xiberoa).

Laguntzailea:

Maule-Lextarreko Herriko Etxea

Maule-Lextarreko Herriko Etxea

Puntuazio taula

8H 8T PE 6M Bakarka Guztira
Beñat Gaztelumendi 133.50 136.50 128.00 146.00 150.50 694.50
Julio Soto 135.00 130.50 119.50 140.00 143.50 668.50
Nerea Ibarzabal 131.50 127.00 139.50 128.00 137.00 663.00
Etxahun Lekue 128.50 124.00 128.00 136.00 140.00 656.50
Nerea Elustondo 126.50 123.00 121.50 137.50 129.00 637.50
Beñat Iguaran 119.50 120.00 118.50 118.50 127.50 604.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Etxahun Lekue Hasierako agurra
Beñat Iguaran Hasierako agurra
Beñat Gaztelumendi Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Julio Soto Hasierako agurra
Nerea Elustondo Hasierako agurra
Etxahun Lekue , Beñat Iguaran 8ko nagusia

Etxahunek eta Beñatek urteetan erabili gabeko lursail bat okupatu zuten beren herrian duela hamar urte baratze ekologikoa sortzeko. Orain, Herriko Etxeak, herri-lurra dela argudiatuz, bota egin nahi ditu.

Beñat Gaztelumendi , Nerea Ibarzabal 8ko nagusia

Bi udal-langile dira Beñat eta Nerea. Azaroaren bataren ondoren, hilerria txukuntzera etorri dira gaur. Ez dago inor.

Julio Soto , Nerea Elustondo 8ko nagusia

Julio eta Nerea mendiko erreskate-talde batean hasi dira boluntario lanean. Gaur irten dira lehen aldiz mendizale baten bila.

Beñat Iguaran , Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Iguaran tabernaria da. Larunbat-gaua da, eta besta-giroa dago honen ostatuan. Gaztelumendi bezeroa hurbildu zaio, hamargarren aldiz, kantu bera jartzeko eskatzera.

Nerea Elustondo , Etxahun Lekue 8ko txikia

Herriko futbol-taldeko jokalariak dira Nerea eta Etxahun. Entrenamentuan Etxahunek emandako ostiko baten ondorioz, Nerea ez dago jokatzeko moduan. Gaurko partidan, Etxahunek jokatuko du Nerearen lekuan.

Nerea Ibarzabal , Julio Soto 8ko txikia

Pisukideak dira Nerea eta Julio. Juliok biziki maite ditu margolanak. Egongela koadroz beteta daukate, eta beste bat dakar Juliok eskuetan gaur.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

Joan den astean zen / ordu-aldaketa
Energia aurrezten / omen da horrela
Lehenago argitzen du / ilundu ere bai

Beñat Iguaran Puntuari erantzunak

Sare sozialetan / iritziak mila
Iritzia bihurtu / liteke delitu
Anonimotasuna / batzuen babesa

Beñat Gaztelumendi Puntuari erantzunak

Eguraldia hoztu / zaigu bat-batean
Hotza edo beroa / zer duzu nahiago?
Gorputza berotzeko / modu asko daude

Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak

Pastorala Mauleri / dagokio aurten
Antzerkia, kantua / dantza, auzolana
Ongi zaindua dago / herriko kultura

Julio Soto Puntuari erantzunak

Tabakoak hartu du / oso fama txarra
Zaharrek uzten dute / ta gazteak hasi
Gobernuarentzat da / negozio ona

Nerea Elustondo Puntuari erantzunak

Denbora-pasarako / hamaika aukera
Plan ugari denean / guk astia falta
Dena ezin da utzi / erretirorako

Etxahun Lekue , Nerea Ibarzabal Sei puntuko motza

Senideak dira Etxahun eta Nerea. Hauen gurasoak ia herri osoari lana ematen dion lantegi baten jabeak dira. Nereak Etxahuni esan dio susmoa duela lagunak interes hutsez egoten direla biekin.

Beñat Iguaran , Julio Soto Sei puntuko motza

Aktoreak dira Beñat eta Julio. Gaztetan sexu-erasoak jasan zituzten, baina ez zituzten salatu. Gaur Juliok Beñati esan dio publikoki salatzeko asmoa duela.

Beñat Gaztelumendi , Nerea Elustondo Sei puntuko motza

Downen sindromea edo trisomia duen gazte baten gurasoak dira Beñat eta Nerea. Gaur gurasoei jakinarazi die lagunekin bizitzera doala. Nereak Beñati esan dio oso pozik dagoela.

Etxahun Lekue Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Beñat Iguaran Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Beñat Gaztelumendi Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Nerea Ibarzabal Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Julio Soto Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Nerea Elustondo Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Beñat Iguaran Bukaerako agurra
Nerea Elustondo Bukaerako agurra
Etxahun Lekue Bukaerako agurra
Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra
Julio Soto Bukaerako agurra
Beñat Gaztelumendi Bukaerako agurra

Albisteak

Beñat Gaztelumendik irabazi du Maule-Lextarreko saioa

Beñat Gaztelumendik irabazi du Maule-Lextarreko saioa

2017/11/04

694,5 puntu bildu ditu Añorgakoak eta azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekorako sailkatu da zuzenean. Ia 1.200 lagun bildu dira gaur Maule-Lextarreko Ororena jai alain.

Beñat Gaztelumendik irabazi du Maule-Lextarreko saioa - Gehiago irakurri

Maule-Lextarren izango da hirugarren finalaurrekoa

Maule-Lextarren izango da hirugarren finalaurrekoa

2017/11/03

Bihar izango da hitzordua Ororena jai alain, 17:00etatik aurrera. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian gaur 18:00ak arte eta, sarrerak amaitu ezean, bihar ere zabalduko da leihatila 15:00etan.

Maule-Lextarren izango da hirugarren finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2017/11/04
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Maule-Lextarre
Tokia
Ororena jai-alai