Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddalen Arzallus Antia

Hendaia, 1990

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Tolosa

Maddalen Arzallus Hasierako agurra
Maddalen Arzallus, Jon Maia 8ko nagusia

Maddalenek eta Jonek betidanik nahi izan dute enpresaburu izan. Azkenean lortu dute beren ametsa. Ez da espero zuten pagotxa.

Etxahun Lekue, Maddalen Arzallus 8ko txikia

Zinemagintza ikasi zuten elkarrekin Etxahunek eta Maddalenek. Etxahun zine zuzendaria da, eta Maddalen zine kritikaria. Etxahunen azken filmari buruz kritika zorrotza egin du Maddalenek.

Maddalen Arzallus Puntuari erantzunak

Dena ospatzen dugu / mahaiaren bueltan
Tripa ondo beteta / logalea gero
Kantuan hasi edo / musean jokatu?

Maddalen Arzallus, Beñat Lizaso 10eko txikia

Bikotea dira Maddalen eta Beñat. Hogei urtez, okupa moduan bizi izan dira. Beñatek Maddaleni esan dio ez duela jarraitu nahi bizimodu horrekin.

Maddalen Arzallus Kartzela

Inoiz ez bezalako besarkada eman dizu aitak.

Maddalen Arzallus Bukaerako agurra

Irun

Maddalen Arzallus Hasierako agurra
Maddalen Arzallus, Aimar Karrika 8ko nagusia

Bikotea dira Maddalen eta Aimar. Biek dituzte umeak aurreko beste harreman batetik. Orain, elkarrekin bizitzera joatekoak direla eta, erabaki behar dute aste berean bien haurrak elkarrekin hartu ala aste bakoitzean batenak.

Alaia Martin, Maddalen Arzallus 8ko txikia

Lagun minak dira Alaia eta Maddalen. Maddalenek Alaiari esan zion dena utzi eta mundua ezagutzera zihoala. Aste pare bat pasatu, eta bueltan etorri da.

Maddalen Arzallus Puntuari erantzunak

Egunkarian bada / albiste ugari
Paperean, sarean / bietan eskura
Kontatzen digutena / egia ote da?

Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio Sei puntuko motza

Arzallusek jendeak zabor ontzien ondoan uzten dituen altzariak eta etxetresnak jasotzen egiten du lan. Lujanbio gaur hasi da berarekin lanean. Harrituta dago oraindik ere erabilgarri diren zenbat traste bildu behar dituzten ikusita.

Maddalen Arzallus Kartzela

Dena ondo zihoan, argia piztu den arte.

Maddalen Arzallus Bukaerako agurra