Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kanpezun, larunbat honetan Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2016/02/16
Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa eta herri-kirola uztartuko dituzte. Kanpezun larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 4.topaketa.

Trebiñun aukeztu zen 2016ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa; Gorbeialdea, Aiaraldea eta Lautadan izan dira lehenengo topaketak. Larunbat honetan Mendialdera iritsiko da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 4.topaketa, Kanpezun.

Otsailaren 20an 4 talde arituko dira, hauexek:

- Bapateroak (Gasteiz)
- Lautadako Sorginetxe
- Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak
-
 Mendialdea

Mendialdeko bertso eskolak egun osoko egitaraua prestatu du:
12:00etan hasiko da eguna, herriko plazatik abiatuta, tabernaz taberna bertso-poteoa. Tabernetan talde ezberdinen bertsolariek kantatuko dute.

Ondoren, 14:30ean, bazkaria Ibernalo aterpe etxean. Bazkaria irekia da, eta bertan izena emateko zenbaki honetara bidali behar da sms bat, asteazkena (otsailak 17) baino lehen: 635711019. Bazkariaren prezioa 12 euro izango da.

Bazkal ostean, 16:30etatik aurrera, frontoian edo plazan, bertsoa eta herri kirola uztartuko dituzte. Talde guztien bertsolariek parte hartuko dute.

19:00 Herririk herri dantzarik dantza ikuskizunarekin osatuko da eguna: Gasteizko JARE eta Kanpezuko IOAR dantza taldeen emanaldia Kanpezuko frontoian.

Topaketa honi buruzko informazio gehiago eta ondoren jarraipena egiteko, sare sozialetan eta interneten: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/saioak/otsailak-20-kanpezu

Mendialdeko topaketa, Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

bideo spot