Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

urtarrilak 23, Izarra

Bideoa

Bideo botoia Arabako Bertso Kuadrilla artekoaIzarran, Gorbeialdeko topaketaren argazki, bideo montajea

 

Kronika

Gorbeialdeko bost taldek hartu dute parte Arabako Bertso Kuadrillartekoaren lehenengo saioan. Bertsoa, bertsoa eta bertsoa: besterik ez da entzun Izarran, larunbatez, goiz eta arratsalde.

Zer den auzolana. “Bertsolalahariak latxak” taldeak (Izarra) txokoa jartzen du, eta “Elexpuru eta lau” taldeak sukalde-lanak egiten ditu. Gorbeialdeko punta batetik besterako harreman estua sumatu da goizeko lehen orduetatik hasita, Izarran. Horixe baita aurtengo kuadrillartekoaren helburu nagusietako bat: taldea egitea, bertsoa modu kolektiboan bizitzeko aukerak zabaltzea. Asmo horrek paella eta okela gisatu usaina hartu du goizean goizetik.

Behin oinarrizko azpiegitura prestatua, ahotsak berotzen hasi dira. Tabernaz taberna, atletarik onenen neurriko lanak egin behar izan dituzte bertsolariek: 100 metro bertsotan, oztopo-lasterketa, maratoia… Kirol-formatua aitzakia ederra izan da taldeen arteko erronka-giroa erakusteko. Legutioko Bostibaietak, Aramaixoko “Elexpuru ta lau”k eta “Ez jatzu gustauko”k, Zuiako “Lau oinetan poto”k eta Urkabustaizko “Bertsolahariak txahalak” taldeek, ariketaz ariketa, ederto girotu dituzte barruak eta kanpoak.

Bazkarirako deiak bazkaria ekarri du, eta bertso-festak atseden hartu du tarte batez. Hala ere, ez da luzerako izan: bazkalosteko patxada ederrean, talde bakoitzak bertso-erronka bat proposatu die gainontzeko taldeei. Denetik egon da: errima-matxakea, bertso-marrazkia, pertsonai izkutua, artopotoa eta bertso-arrautza. Denek izan dute bertsoa eta jolasa ardatz, eta barre-algara galantak entzun behar izan dituzte Behekoiturri elkartearen inguruan bizi diren urkabustaiztarrek.

Eguzkia sartzearekin batera bukatu da Gorbeialdeko topaketa, Zelaietaren kontzertuarekin. Bakoitza bere herrira eta etxera joan da, bertso-zapore gozoa ezin kenduta. Eta airean zurrumurru bat: “hau berriz egin behar dugu”, “Honek jarraitu egin behar du”… Ea egia den.

Arabako Gorbeialdeko topaketa, igurtzia, elkar ezagutu, jolasak eta jokoak, bertsotan gozatu eta ondo pasatu. Larunbatean, Izarran abiatu da Arabako Bertso-Kuadrilla artekoa.

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Arabako Kuadrilla artekoan Gorbeiapeko bertso-festa

Arabako Kuadrilla artekoan Gorbeiapeko bertso-festa

2016/01/24

Arabako Gorbeialdeko topaketa, igurtzia, elkar ezagutu, jolasak eta jokoak, bertsotan gozatu eta ondo pasatu. Larunbatean, Izarran abiatu da Arabako Bertso-Kuadrilla artekoa.

Arabako Kuadrilla artekoan Gorbeiapeko bertso-festa - Gehiago irakurri

Izarran, Kuadrilla artekoaren lehenengo topaketa

Izarran, Kuadrilla artekoaren lehenengo topaketa

2016/01/19

Larunbat honetan, Izarran, Gorbeialdeko 5 talde, egun osoko egitarauarekin.

Izarran, Kuadrilla artekoaren lehenengo topaketa - Gehiago irakurri

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2016/01/16

14 talde parte hartzaileen ordezkariek, komunikabideen aurrean, aurtengo edizioaren ezaugarriak azaldu dituzte. Berrituta dator: topaketa-erronka formatua.

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2016/01/23
Ordua
12:00
Herria
Izarra
Tokia
Frontoia tabernatik hasita