Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

urtarrilak 16, Trebiñu, AURKEZPENA

urtarrilak 16, Trebiñu

Bideoa

Bideo botoia Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

 

 

Bertsoa.eus atarian, Maria Izaga eta Asier Rubioren adierazpenak

Kronika

2016-01-16 trebiñu Arabako Bertso Kuadrilla artekoa AURKEZPENA14 talde parte hartzaileen ordezkariek, komunikabideen aurrean, aurtengo edizioaren ezaugarriak azaldu dituzte. Berrituta dator: topaketa-erronka formatua.

Larunbat goizean aurkeztu da, Trebiñun, 2016ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau.

2010eko Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa mugarri bat izan zen Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimenak antolatu dira bertan. Aurten laugarrenez ospatuko da Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa eta orain arteko bidean sakontzea izango du xede, Arabako bertsolaritza mugimendua saretu eta indartzeko.

Bertso-eskolak eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza konpartitua, taldeen arteko topaketa, izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 23tik martxoaren 12ra bitarte luzatuko da aurtengo edizioa. Bat-batekoan 14 eta idatzizkoan 10 talde ariko dira aurtengoan, 150 lagun inguru alegia. Laugarrenez, Arabako bertsolaritza astintzea du helburu Kuadrilla Artekoak.

14 talde ariko dira

Bat-batean 14 talde ariko dira aurtengoan. Kuadrilla Artekoaren izaera herrikoia bultzatzeko asmoz, bertsotan egitea eta sortzea izango da helburua. Herritik abiatutako bertsozaletasuna sustatuko da eta herriko bertsolariak baloratu, bertsolaritza mugimenduaren izaera kolektibotik abiatuta. Alegia, talde bakoitzean bertsolariez gain bertsozale, gai-jartzaile eta bertsolaritzan ezinbesteko diren hainbat kidek hartuko dute parte: grabatzaileak, sukaldariak, trikitilariak… Bertsolarien eta bertso-eskolen arteko harremana sendotzea da asmoa, eta baita belaunaldi ezberdinak harremanetan jartzea ere.

Urtarrilaren 23tik martxoaren 12ra

Aurtengo Kuadrilla Artekoak 6 topaketa egongo dira, topaketa bakoitzean 3-5 talde elkartuko dira eta topaketa antolatzen duen taldea edo taldeek erronkak botako diete beste taldeei, ondorengoak:
 - Urtarrilak 23, larunbata, Izarra, 12:00etan Bertsotloia, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Bertso-erronkak
 - Urtarrilak 30, larunbata, Laudio, 12:00etan Bertso-poteoa, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Kopla lehiaketa 
- Otsailak 13, larunbata, Araia eta Zalduondo, 12:00etan Txalaparta-kopla-poteoa Araian, 14:30ean bazkaria Zalduondon, 16:30ean Bertso-bolo 
 - Otsailak 20, larunbata, Kanpezu, 12:00etan Bertso-poteoa, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Bertso-herri kirolak
 - Otsailak 27, larunbata, Gasteiz (Errekaleor), 12:00etan Bertso-sortak, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Bertso-guda
 - Martxoak 5, larunbata, Oion, 12:00etan Triki bertso-poteoa, 14:30ean bazkaria, 16:30ean Bertso-saio musikatua

-Azkeneko topaketan, Argantzunen, martxoaren 12an, talde guztiak elkartuko dira eta erronka ezberdinetan parte hartuko dute. Egun osoko egitarauan, eguerdian tabernetan eta kalean poteo formatuetan, bazkal ostean oholtza gainean. Bukatzeko elektro txaranga eta bertso-ragga. Autobusa eta bertan lo egiteko aukera egongo da.

AURREKO EDIZIOETAKO AURKEZPENAK

2010

2010eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa AURKEZPENA

 

 

2012

2012ko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa AURKEZPENA

 2014

2014ko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa AURKEZPENA

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2016/01/16

14 talde parte hartzaileen ordezkariek, komunikabideen aurrean, aurtengo edizioaren ezaugarriak azaldu dituzte. Berrituta dator: topaketa-erronka formatua.

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri

2016ko Kuadrilla artekoAAAAA, larunbatean, aurkezpena

2016ko Kuadrilla artekoAAAAA, larunbatean, aurkezpena

2016/01/14

Larunbat honetan Trebiñuko plazan, komunikabieen aurrean, 2016ko edizioa aurkeztuko dute talde parte hartzaileek.

2016ko Kuadrilla artekoAAAAA, larunbatean, aurkezpena - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2016/01/16
Ordua
11:30
Herria
Trebiñu
Tokia
Herriko plazan