Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

urtarrilak 30, Laudio

Bideoa

Bideo botoia Arabako Bertso Kuadrilla artekoa2016-01-30 Laudio, Aiaraldeko topaketa, Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 

 

 
Bideo botoia Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2016-01-30 Laudio, aiaraldea.eus-ek egindako bideoa

 

Kronika

 Laudion, San Blas azokarekin batera, Aiaraldeko topaketan koplaren inguruan aritu ziren Arabako 4 talde.

"Aita semeak tabernan daude, ama alabak ere bai, nahiz ta agian berandu izan ez dugu etxera joan nahi". Esan eta egin. Txandriotarrak (Arabar errioxa), Aizkorak Zorroztu taldekoak(Gasteiz), Errexalakoak (Gasteiz) eta Aiaraldekoak aritu ziren elkarri zirika Arabako Bertso Kuadrillartekoaren baitan Aiaraldeko topaketan.

Laudioko tabernetan ibili ziren lehenbizi, eta Basalarrina elkartean ondoren. Aizkorak zorrotz eta umorea nagusi. Kantuan Asier Rubio, Izar Mendiguren, Irati Anda, Ander Solozabal, Jagoba Apaolaza, Felipe Zelaieta, Xabier Lopez de Santiago, Ainara Balantzategi, Orlando Arreitunandia eta Unai Bengoetxea.

Kopla saioari 16:30ean ekin zioten Basalarrinan. Txerri zozketako irabazle, zinema zuzendari, mozorro dendako kide, txaloen arrantzale... Denetarik izatea egokitu zitzaien bertsolariei. Irati Mendiguren gai jartzailearen esanetara 4 talde eta 8 bertsolari. Bertsoak ez ezik hitzak ere asmatu behar izan zituzten bertsolariek. Eta bete-betean asmatu zuten. Ander Solozabal eta Jagobaren jotak, Ainara Balantzategi eta Felipe Zelaietaren San Valentin egunak, Asier Rubio eta Izar Mendigurenen patxaranak eta Orlando Arreitunandia eta Unai Bengoetxearen ispiluak ere eman zuten zer esanik. Jende gutxi baina artista asko.

Amaieran jota eta guzti agurtu zituzten bertsozaleak. Ez luzerako ordea: Arabako Bertso Kuadrilla artekoak aurrera darrai. Laister egingo dugu top@ edozein herriko plazetan!

Laudion, San Blas azokarekin batera, Aiaraldeko topaketan koplaren inguruan aritu ziren Arabako 4 talde.

 

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Kopla eta umorea Kuadrilla artekoaren bigarren topaketan

Kopla eta umorea Kuadrilla artekoaren bigarren topaketan

2016/01/31

Laudion, San Blas azokarekin batera, Aiaraldeko topaketan koplaren inguruan aritu ziren Arabako 4 talde.

Kopla eta umorea Kuadrilla artekoaren bigarren topaketan - Gehiago irakurri

Laudion, Arabako Kuadrilla artekoaren 2.topeketa

Laudion, Arabako Kuadrilla artekoaren 2.topeketa

2016/01/26

Larunbat honetan, Laudion, Arabako 4 bertso-eskola, egun osoko egitaraua.

Laudion, Arabako Kuadrilla artekoaren 2.topeketa - Gehiago irakurri

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2016/01/16

14 talde parte hartzaileen ordezkariek, komunikabideen aurrean, aurtengo edizioaren ezaugarriak azaldu dituzte. Berrituta dator: topaketa-erronka formatua.

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2016/01/30
Ordua
12:00
Herria
Laudio
Tokia
Basalarrina elkartetik hasita