Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

otsailak 20, Kanpezu

Bideoa

Bideo botoia Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

 

2016-02-20 Kanpezu, Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Kronika

2016 02 20 kanpezu arabako bertso kuadrilla artekoaMendialdeko bertso-eskolak 2009an sortu zen, geroztik dinamismo ezin hobeago eman dio eskualde osoari; bai bertsolaritzatik begiratuta bai euskararen erabilpenaren ikuspuntutik. Euskararen arnasgune izateaz gain, plazara, herrira eta herriz herri ateratzen ditut bere jarduna: Agate Deuna, Bertso-piropo lehiaketa, Kanpezuko San Martin azoka…

Larunbatean, Kanpezun, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 4.topaketa antolakuntzaren ardura bere gain hartu zuen bertako bertso-eskolak. Guztira 40 lagun aritu ziren, bat-bateko lau talde eta idatzizko bi talde, honako hauek: 

- Bapateroak (Gasteiz)
Lautadako Sorginetxe
- Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak
-
 Mendialdea
- Mendialdeko sorginak (idatzizko taldea)
- Mendialdeko garaiezinak (idatzizko taldea)

Eguraldi ona lagun, egun osoko egitaraua prestatu zuten eguerditik hasita ilundu arte. 
Eguerdian herriko plazan idatzizko bi taldeek prestatutako bertso sorta idatziak kantatu zituzten. Jarraian, bertatik hasitako poteoan, tabernaz taberna aritu ziren 4 taldeen partaideak: koplaka, puntuka…

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Kanpezuko Bertso Kuadrilla artekoan, bertsoa eta herri kirola batera

Kanpezuko Bertso Kuadrilla artekoan, bertsoa eta herri kirola batera

2016/02/20

Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta, egun osoko topaketan, lau talde aritu ziren. Eguerdian plazan bertso-sortak, ondoren poteoa, bazkaria eta arratsaldez bertsoa eta herri kirola uztartuz ezin hobeto pasatu.

Kanpezuko Bertso Kuadrilla artekoan, bertsoa eta herri kirola batera - Gehiago irakurri

Kanpezun, larunbat honetan Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Kanpezun, larunbat honetan Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2016/02/16

Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa eta herri-kirola uztartuko dituzte. Kanpezun larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 4.topaketa.

Kanpezun, larunbat honetan Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2016/01/16

14 talde parte hartzaileen ordezkariek, komunikabideen aurrean, aurtengo edizioaren ezaugarriak azaldu dituzte. Berrituta dator: topaketa-erronka formatua.

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2016/02/20
Ordua
12:00
Herria
Kanpezu
Tokia
Herriko plazatik hasita