Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Gasteiz, martxoak 21

MANEX AGIRRE TXAPELDUN manex agirre arriolabengoa

 arabako bertsolari txapelketa finala bertsolariak arabako bertsolari txapelketa 2015 bertsozaleak

BABESLEAK

Udal babeslea:

 gasteizko udala

Babesle nagusiak:

 arabako foru aldundia   udapa   laboral kutxa 2015

vital kutxa logoa  artepan logoa 2015

 Ikusi babesle guztiak  hemen 

 
KARTELA deskargatzeko klick hemen


Finalisten adierazpenak finala aurretik

Xabi Igoa http://www.bertsoa.com/video/15/abtx15prentsaurrekoa/Xabi.mp4
Iñaki Viñaspre http://www.bertsoa.com/video/15/abtx15prentsaurrekoa/Vi%C3%B1aspre.mp4
Zigor Enbeita http://www.bertsoa.com/video/15/abtx15prentsaurrekoa/Zigor.mp4
Oihane Perea http://www.bertsoa.com/video/15/abtx15prentsaurrekoa/Oihane.mp4
Manex Agirre http://www.bertsoa.com/video/15/abtx15prentsaurrekoa/Manex.mp4
Ruben Sanchez http://www.bertsoa.com/video/15/abtx15prentsaurrekoa/Ruben.mp4

SARI BANATZAILEAK

2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako sari banatzaileak Araba mailan euskalduntze prozesuan jarduten duten euskaltegiak eta Gasteizko Mintzalagun taldea izan dira. Arabako Bertsozale Elkarteak bistarazi nahi du euskaltegiek eta mintzalagun egitasmoek egiten duten ezinbesteko lana Arabako euskalduntze eta euskararen normalizazio prozesuan.

Gasteizko Mintzalagun ekimenaren izenean, Naroa Cuesta Niso
Hegoalde
Euskaltegiaren izenean, Arantza Cueto Garcia
Udaberria
Euskaltegiaren izenean, Maria Jesus Aranguren Gurrutzaga
IKA
euskaltegien izenean, Gurutze Sarasola Salegi
AEK
euskaltegien izenean, Josu Aldama Larena

mintzalagun hegoalde euskaltegia udaberria euskaltegia ika euskaltegia aek euskaltegia

Garaikurra, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendaka, Iñaki Murua Jauregi

bertsozale elkartea

Txapela, Karmele Madinabeita Barriok jantzi dio aurtengo txapeldunari. Arabako Bertsozale Elkarteak Karmelek, urte askotan, egindako lan isila eskertu nahi du. Arabako bertsolaritzaren sustatzailea izanda, 1982an Gasteizko lehenengo bertso-eskola sortu zenetik antolatzailea, gai-jartzailea eta epailea lan asko egin ditu. Era berean, Arabako Bertsozale Elkartean parte hartu du, lan ezberdinetan.
karmele madinabeitia barrio

Bertsolarien adierazpenak final ostean http://www.bertsoa.com/video/15/20150321Gasteiz/Elkarrizketak.mp4

Manex Agirreri elkarrizketa atalka bertsoa.com-en:

"Bertsolaritza eta bertso-jardunarekin harremana estutzeko arrazoia izatea nahi nuke txapela"

"Azken entrenamentuan elkarrekin egon ginen finalistak eta on egin zigun denoi"

"Ez gara sortzaile hutsak eta ezingo nuke bertsoa bizitzeko beste modurik ulertu"

"Bertso-eskolek sekulako lana egiten dute herrigintzan"

"Arabako bertsoplazak indartzeko balio izan badu txapelketak ongietorria izango da eta guk erantzungo dugu"

"Esperimentatzeko gogoa ez dadila bukatu, bere fruituak eman baititu"

 

 


Puntuazio taula

8 H 10 Tx Puntuak 6 Motza Gaia Iparragirre kartzela Guztira
Manex Agirre Arriolabengoa 91.00 91.50 57.50 100.00 62.50 89.50 91.00 583.00
Iñaki Viñaspre Simon 90.50 90.50 57.00 88.50 62.50 93.00 72.50 554.50
Oihane Perea Perez de Mendiola 90.50 88.50 57.00 85.50 59.00 0.00 0.00 380.50
Zigor Enbeita Zugadi 81.50 86.00 57.00 93.50 57.00 0.00 0.00 375.00
Ruben Sanchez Bakaikoa 82.00 83.50 55.00 88.00 61.50 0.00 0.00 370.00
Xabi Igoa Eriz 83.50 84.00 55.00 83.50 62.50 0.00 0.00 368.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Iñaki Viñaspre Simon Hasierako agurra
Ruben Sanchez Bakaikoa Hasierako agurra
Zigor Enbeita Zugadi Hasierako agurra
Xabi Igoa Eriz Hasierako agurra
Oihane Perea Perez de Mendiola Hasierako agurra
Manex Agirre Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre Simon 8ko nagusia

• Manex eta Iñaki bikotea dira. Denboraldi bat elkarrekin ibili ostean, elkarrekin bizitzea erabaki dute. Etxerako erosi beharreko zerrenda egiten dabiltzala, eztabaida sortu da euren artean. Manexek ez du, inola ere, telebistarik nahi euren etxean; Iñakik, ordea, ez du nahi telebista gabeko etxe batean bizi.

Ruben Sanchez Bakaikoa, Zigor Enbeita Zugadi 8ko nagusia

• Alderdi politiko bateko kideak dira Ruben eta Zigor . Gaur jakin dute euren alderdi politikoko buruzagia auziperatu egin dutela iruzurra egiteagatik. Rubenek gezurra dela uste du, Zigorrek, ordea, zalantzak ditu.

Xabi Igoa Eriz, Oihane Perea Perez de Mendiola 8ko nagusia

• Xabik ume bat adoptatu du eta hamaika komeriren ostean, heldu da umearen bila joateko eguna. Oihanek amak, lagunduko diola esan dio eta autoan doaz umearen bila.

Iñaki Viñaspre Simon, Ruben Sanchez Bakaikoa 10eko txikia

• Iñaki eta Ruben euren eztei-bidaian daude. Hotelera iritsi eta maleta ireki dutenean, barruan bideo bat besterik ez dute aurkitu. Nork bere lagunekin egin zuen agur-afari edo despedida dago grabatuta

Oihane Perea Perez de Mendiola, Manex Agirre Arriolabengoa 10eko txikia

• Oihane eta Manex bikotea dira. Asteburua pasatzera furgonetan joan dira. Bidean aurkitu duten izkina batean aparkatu eta bertan lo egitea erabaki dute. Lo seko daudela, kanpotik leihoa jotzen hasi dira. Goizeko 4rak dira eta izututa esnatu dira.

Zigor Enbeita Zugadi, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia

• Zigor eta Xabiren musika talde kuttunak Euskal Herrian kontzertua emango duela eta, sarrerak erosteko asmoz, bezperan joan dira ilaran jartzera. Loak hartu eta orain esnatu dira. Leihatila itxita dago.

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak

1.HAUTESKUNDE URTEAN DENA DA PROMESA, 2.TXAPEL BATEKIN EZIN ESTALI BI BURU,

Iñaki Viñaspre Simon Puntuari erantzunak

1.MINGAINA DANTZATZEA ATSEGIN AL DUZU? 2.ISILUNE LUZEAK ONAK OTE DIRA?

Ruben Sanchez Bakaikoa Puntuari erantzunak

1.ELKARBIZITZAK SARRI GATAZKAK DAKARTZA, 2.BELDURRA AL DIOZU BAKARDADEARI?

Zigor Enbeita Zugadi Puntuari erantzunak

1.GAZI-GOZOAK DITU BIZITZAK SARRITAN, 2.EGUN GOIBELENETAN ZERK GOXATZEN ZAITU?

Xabi Igoa Eriz Puntuari erantzunak

1.GUK INOREN MENPEKO EZ DUGU IZAN NAHI, 2.BA AL DAKIGU HAUTATZEN NAHIKO GENUKE(E)NA?

Oihane Perea Perez de Mendiola Puntuari erantzunak

1.GEZURREKIN INORA EZIN DA IRITSI, 2.EGIA ESATEA BATZUTAN ZAILA DA,

Manex Agirre Arriolabengoa, Zigor Enbeita Zugadi Sei puntuko motza

• Manex Korrikako testigua daraman korrikalaria da, goizeko 05:00ak dira eta oraintxe hartu berri du lekukoa. Zigor, furgonetan doan antolatzailea, azkarrago joatea komeni dela ari zaio esaten . Ezinean doa, topera.

Iñaki Viñaspre Simon, Zigor Enbeita Zugadi Sei puntuko motza

• Koadrilakoak dira. Gasteizen “Zeruko ateak” sexu aisialdirako pub bat ireki berri dute. Gaur parranda egiteko geratu dira, beti bezala. Baina Xabik, heltzeaz bat, Iñakiri pub horretara joatea proposatu dio, irrikan. Iñaki zalantzan dago.

Ruben Sanchez Bakaikoa, Oihane Perea Perez de Mendiola Sei puntuko motza

• Ruben herri bateko ehorzle edo enterratzailea da. Oihane gaztea bere laguntzaile gisa kontratu dute orain dela gutxi. Gaur bere lehenengo hilotza lurperatzen hasteaz bat, Oihane izerdi baten hasi eta zuri jarri da, palari ezin eutsi.

Manex Agirre Arriolabengoa Bakarka, gaia emanda

• Begietan ebakuntza egin eta berehala etxera bidali zintuzten. 48 ordu pasatu behar dituzu begiak estalita. 24 ordu pasatu dira oraindik. kontziente ez zinen gauza askoz ari zara konturatzen.

Iñaki Viñaspre Simon Bakarka, gaia emanda

• Zure urtebetetzea ospatzeko bazkaria egin duzu familia eta lagunekin. Tarta atera dizute. Guztiak zuri begira daude kandelak noiz itzaliko zain. Arnasa sakon hartu eta desioa pentsatzen hasi zara.

Ruben Sanchez Bakaikoa Bakarka, gaia emanda

• Zirujaua zara. 10 urte pasa dira azkeneko ebakuntza egin zenuenetik. Gaur, berriro zaude operazio-gelan bisturia eskuan.

Zigor Enbeita Zugadi Bakarka, gaia emanda

• Haurra izan zenuenetik, lehenengo aldia da etxean bakarrik zaudela.

Xabi Igoa Eriz Bakarka, gaia emanda

• Azkenean bukatu dituzu ikasketak. Tituluaren bila zoaz gaur

Oihane Perea Perez de Mendiola Bakarka, gaia emanda

• Duela 20 urte etorri zinen Gasteiza bizitzera. Harrituta zaude etorkinak direla eta, sortzen ari diren polemikaz.

Manex Agirre Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre Simon Iparragirrerena

• Manex eta Iñaki super-heroiak dira. Konturatu dira azken aldian euren super-botereak galtzen ari direla.

Manex Agirre Arriolabengoa Kartzela

• Amonaren etxean bere gauzen kutxa bat aurkitu duzu. Ezin sinetsita zaude bertan dauden gauzekin.

Iñaki Viñaspre Simon Kartzela

• Amonaren etxean bere gauzen kutxa bat aurkitu duzu. Ezin sinetsita zaude bertan dauden gauzekin.

Manex Agirre Arriolabengoa Bukaerako agurra
Iñaki Viñaspre Simon Bukaerako agurra
Ruben Sanchez Bakaikoa Bukaerako agurra
Zigor Enbeita Zugadi Bukaerako agurra
Xabi Igoa Eriz Bukaerako agurra
Oihane Perea Perez de Mendiola Bukaerako agurra

Fitxa

Eguna
2015/03/21
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Finala
Herria
Gasteiz
Tokia
Printzipal Antzokia