Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

2015eko txapelketaren abiapuntua

Soiltasuna transmititu nahi dugu eta kontzentraziora jo dugu.

Izena indartu nahi dugu: Arabako Bertsolari Txapelketa, bere soiltasunean. Desbideratu gabe, bertsoan eta txapelketan bertan ipini nahi dugu arreta. Txapelketak berak eta bere izenak ezin hobeto erakusten dute atzetik dagoen Arabako bertsolaritza mugimendua (bertso-eskolak, transmisioa, bertsozaletasuna…); ez da gehiago behar.

Arabako bertsozaleentzat plaza garrantzitsua izanik, Arabako bertsogintzaren agertoki garrantzitsua da txapelketa; Arabako bertsolari, gai-jartzaile eta epaileentzat kontzentratzeko plaza bat da txapelketa. Beren burua frogan jartzeko plaza bat da txapelketa. Froga horrek bertsoarekin duten harremanean hausnarketa bat egitea dakar, ezinbestean, eta horrek asko aberasten du bertso-mugimendua.