Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Zigor Enbeita Zugadi

Mutikotan Gasteizko Bertso-Eskolaren sorreratik (1982) ikasle. San Prudentzio Sariketan urteroko partaide eta txapeldun bi urtez. Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandakoa. Arabako Bertsolari Txapelketan ohiko partaide eta txapeldun 2003an eta 2006an. Kuadrilla artekoan Urkabustaiz taldean parte hartzen du, beste saio edo plazez aparte.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 1

Zigor Enbeita Zugadi Hasierako agurra
Unai Mendibil Etxebarria, Zigor Enbeita Zugadi 8ko nagusia

Zigor eta Unai, bikotea zarete Harrera-familia programan sartu zineten eta lau urtez ume bat zaindu zenuten. Orain beste umea hartzeko eskatu dizuete. Zuk, Zigor, nahi duzu, baina zuk, Unai, zalantzak dituzu.

Zigor Enbeita Zugadi, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko txikia

Manex eta Zigor, Koadrilakoak zarete. Gaur sexu aholkularitza zentro batean egin duzue topo. Egoerak ezustean harrapatu zaituzte.

Zigor Enbeita Zugadi, Jagoba Apaolaza Castro 10eko txikia

Zigor eta Jagoba aiton-amonak zarete. Zuen semeak bere umea zaintzeko eskatu dizue berak lanera joan behar duelako. Zu Zigor prest zaude, baina zuk Jagoba uste duzu zuen bizitza egiteko garaia dela.

Zigor Enbeita Zugadi Puntuari erantzunak

KORRUPZIOA GEHIEGI ALDE GUZTIETAN, EUSKAL HERRIA ERE EZ DA SALBUESPENA

Zigor Enbeita Zugadi Bakarka, gaia emanda

90 urte dituzu. Orduan gertatutakoa kontatzen hasi zara.

Langraiz-Oka, martxoak 7

Zigor Enbeita Zugadi Hasierako agurra
Zigor Enbeita Zugadi, Ander Solozabal Kortabarria Hasierako agurra

Zigor eta Ander Langraiz eskolako bi irakasle zarete, bertan denbora gutxian gero eta euskara gehiago erabiltzen delako harrituta zaudete. Aldiz bizi zareten herrian, betidanik euskaraz egin den arren erabilera beheraka doa. Etxera bueltan hori komentatzen hasi zarete.

Xabi Igoa Eriz, Zigor Enbeita Zugadi 8ko txikia

Ama alabak zarete, eta lilatoian, emakumeen aldeko karreran, zuk Xabi ama, nahiko aurretik iritsi zara, Zigor alaba ordea, azkenetarikoa iritsi da.

Zigor Enbeita Zugadi, Paula Amilburu Izargarai 10eko txikia

Zuek Zigor eta Paula, unibertsitatean ezagutu zenuten elkar. Ez zineten batere ondo moldatzen. Gaur praktiketan hartu zaituztete laborategi berean. Elkarrekin zaudete lantaldean.

Zigor Enbeita Zugadi Puntuari erantzunak

1. JUSTIZIA KOLOREZ ALDATZEN OTE DA? 2. LAGUN TXARRA AL DUZU URDURITASUNA? 3. BEHAR DUZUN BABESA NORK EMATEN DIZU?

Zigor Enbeita Zugadi Bakarka, gaia emanda

Momentua iritsi da; familiarteko eta lagunez inguratuta zaude.

Zigor Enbeita Zugadi Bukaerako agurra

Gasteiz, martxoak 21

Zigor Enbeita Zugadi Hasierako agurra
Ruben Sanchez Bakaikoa, Zigor Enbeita Zugadi 8ko nagusia

• Alderdi politiko bateko kideak dira Ruben eta Zigor . Gaur jakin dute euren alderdi politikoko buruzagia auziperatu egin dutela iruzurra egiteagatik. Rubenek gezurra dela uste du, Zigorrek, ordea, zalantzak ditu.

Zigor Enbeita Zugadi, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia

• Zigor eta Xabiren musika talde kuttunak Euskal Herrian kontzertua emango duela eta, sarrerak erosteko asmoz, bezperan joan dira ilaran jartzera. Loak hartu eta orain esnatu dira. Leihatila itxita dago.

Zigor Enbeita Zugadi Puntuari erantzunak

1.GAZI-GOZOAK DITU BIZITZAK SARRITAN, 2.EGUN GOIBELENETAN ZERK GOXATZEN ZAITU?

Manex Agirre Arriolabengoa, Zigor Enbeita Zugadi Sei puntuko motza

• Manex Korrikako testigua daraman korrikalaria da, goizeko 05:00ak dira eta oraintxe hartu berri du lekukoa. Zigor, furgonetan doan antolatzailea, azkarrago joatea komeni dela ari zaio esaten . Ezinean doa, topera.

Iñaki Viñaspre Simon, Zigor Enbeita Zugadi Sei puntuko motza

• Koadrilakoak dira. Gasteizen “Zeruko ateak” sexu aisialdirako pub bat ireki berri dute. Gaur parranda egiteko geratu dira, beti bezala. Baina Xabik, heltzeaz bat, Iñakiri pub horretara joatea proposatu dio, irrikan. Iñaki zalantzan dago.

Zigor Enbeita Zugadi Bakarka, gaia emanda

• Haurra izan zenuenetik, lehenengo aldia da etxean bakarrik zaudela.

Zigor Enbeita Zugadi Bukaerako agurra

 

Twitter ikonoa fb