Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ruben Sanchez Bakaikoa

Zaragozan jaio eta Gasteizen euskaldundutakoa. 23 urte zituela Gasteizko Bertso-Eskolan ikasle sartua, Asier Iriondo irakasle zuelarik. San Prudentzio Sariketan eta Arabako Bertsolari Txapelketan partaide hainbat ediziotan. 2001eko Txapelketa Nagusian partaide. 2013an Bertxoko Sariketa irabazi zuen Jon Ruiz de Pinedorekin batera. "Araba bertso histori ezberdin bat" liburuaren egilea. 2013-2014ko ikasturtean "Bertsolaritza euskaltegietan" egistasmoaren irakasle, aurtengo ikasturtean Araba bertsozale eta Bertso Gazte ekimenetan dihardu. Egun Arabako Bertsolari Txapelketan eta Kuadrilla artekoan parte hartzen du, plaza-saioetan parte hartzeaz gain.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Dulantzi, urtarrilak 25

Ruben Sanchez Bakaikoa Hasierako agurra
Ruben Sanchez Bakaikoa, Ander Solozabal Kortabarria 8ko nagusia

DBHko tutoreak zarete. Zuk Ruben anorexia gaia landu nahi duzu gelan arazoren bat dagoela sumatu duzulako. Zuk Ander kontrako eragina izan dezakeela uste duzu.

Irati Anda Villanueva, Ruben Sanchez Bakaikoa 8ko txikia

Irati eta Ruben, elkar ikusi ere ezin duzuen auzokideak zarete. Gaur igogailuan blokeatuta geratu zarete.

Unai Bengoetxea Mujika, Ruben Sanchez Bakaikoa 10eko txikia

Zu Unai, euskal abeslaria,zara eta 20 urte daramazu Euskal Herrian zehar kontzertuak emanez. Ruben berriz famatua egin zara hilabete gutxitan telebistako lehiaketa bat irabazi ondoren eta diskoak txurroak bezala saltzen ditu; baina gazteleraz kantatzen duzu. Festa batean ezagutu berri zarete.

Ruben Sanchez Bakaikoa Puntuari erantzunak

1-GOENKALE BUKATU BIZITZARIK AL DA? 2-ETB-REN GAINBEHERA AZKEN URTEOTAN,

Ruben Sanchez Bakaikoa Bakarka, gaia emanda

Herrira itzuli zara. Dena ezezaguna da zuretzat, lekuak, jendea...

Ruben Sanchez Bakaikoa Bukaerako agurra

Aramaio, otsailak 21

Ruben Sanchez Bakaikoa Hasierako agurra
Irati Anda Villanueva, Ruben Sanchez Bakaikoa Hasierako agurra

Irati eta Ruben gurasoak zarete. Kartzelako atean zaudete zain, gaur zuen alaba aske utziko dute.

Unai Bengoetxea Mujika, Ruben Sanchez Bakaikoa 8ko txikia

Zuek Punta Canara joateko dena prest daukazue. Baina joan den astean, zuk, Ruben, hanka hautsi zenuen eta bidaia bertan behera utzi behar duzuela uste duzu, zu, Unai, ez zaude ados, berdin joan zaitezketela uste duzu.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Ruben Sanchez Bakaikoa 10eko txikia

Zuek Ruben eta Oihane iaz astebete hartu zenuten Euskal Herriko inauteriak ezagutzeko. Aurten Rio de Janeirokoa ezagutzera joan zarete. Harri eta zur zaudete.

Ruben Sanchez Bakaikoa Puntuari erantzunak

1.KONFORME AL ZAUDE ZU ZEURE BURUA(RE)KIN? 2. NOLA IKUSTEN DUZU ZUK ETORKIZUNA? 3. BELDURRA GAINDITZEA EZ DA HAIN ERRAZA,

Ruben Sanchez Bakaikoa Bakarka, gaia emanda

Azkenean eman duzu pausua, ausartu zara.

Ruben Sanchez Bakaikoa Bukaerako agurra

Gasteiz, martxoak 21

Ruben Sanchez Bakaikoa Hasierako agurra
Ruben Sanchez Bakaikoa, Zigor Enbeita Zugadi 8ko nagusia

• Alderdi politiko bateko kideak dira Ruben eta Zigor . Gaur jakin dute euren alderdi politikoko buruzagia auziperatu egin dutela iruzurra egiteagatik. Rubenek gezurra dela uste du, Zigorrek, ordea, zalantzak ditu.

Iñaki Viñaspre Simon, Ruben Sanchez Bakaikoa 10eko txikia

• Iñaki eta Ruben euren eztei-bidaian daude. Hotelera iritsi eta maleta ireki dutenean, barruan bideo bat besterik ez dute aurkitu. Nork bere lagunekin egin zuen agur-afari edo despedida dago grabatuta

Ruben Sanchez Bakaikoa Puntuari erantzunak

1.ELKARBIZITZAK SARRI GATAZKAK DAKARTZA, 2.BELDURRA AL DIOZU BAKARDADEARI?

Ruben Sanchez Bakaikoa, Oihane Perea Perez de Mendiola Sei puntuko motza

• Ruben herri bateko ehorzle edo enterratzailea da. Oihane gaztea bere laguntzaile gisa kontratu dute orain dela gutxi. Gaur bere lehenengo hilotza lurperatzen hasteaz bat, Oihane izerdi baten hasi eta zuri jarri da, palari ezin eutsi.

Ruben Sanchez Bakaikoa Bakarka, gaia emanda

• Zirujaua zara. 10 urte pasa dira azkeneko ebakuntza egin zenuenetik. Gaur, berriro zaude operazio-gelan bisturia eskuan.

Ruben Sanchez Bakaikoa Bukaerako agurra