Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Xabi Igoa Eriz

2004an, Aramaioko Bertso-Eskolan ikasle, Manex Agirre irakasle zuela. Arabako Eskolarteko Txapelketa sei aldiz partaide. Geroztik, Arabako Bertsolari Txapelketan bertso-kantari, 2010eko Kuadrilla artekoan (Aramaioko taldean) txapeldun. Plaza-saio askotan ere partaide.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Legutio, otsailak 8

Xabi Igoa Eriz Hasierako agurra
Xabi Igoa Eriz, Iñaki Viñaspre Simon 8ko nagusia

Xabi eta Iñaki, lagunak zarete. Orain aireportuan zaudete hegazkinaren zain; biak Perura joateko; Zu Xabi aspaldian ikusi ez duzun familia bisitatzera, zu Iñaki Machupichura oporretan.

Iker Agirre Uribarren, Xabi Igoa Eriz 8ko txikia

Iker eta Xabi, bikotea zarete. Parkera atera zarete txakurra paseatzera, eta, txakurrak kaka egin du. Nork jasoko du hori?

Xabi Igoa Eriz, Paula Amilburu Izargarai 10eko txikia

Zuk Xabi, herriko etxerik zaharrena erosi duzu. Gaur lehengo aldiz gaua pasatzen ari zara bertan, eta bat-batean zaratak entzun dituzu. Aterantz begiratu eta hor dago Paula, etxeko mamua, zuri begira.

Xabi Igoa Eriz Puntuari erantzunak

SANTA AGUEDA EGUNA PASA BERRI DUGU, INOIZ ATERA ZARA BEZPERAN ESKEAN,

Xabi Igoa Eriz Bakarka, gaia emanda

Behin eta berriro irudi berbera etortzen zaizu burura.

Xabi Igoa Eriz Bukaerako agurra

Langraiz-Oka, martxoak 7

Xabi Igoa Eriz Hasierako agurra
Jagoba Apaolaza Castro, Xabi Igoa Eriz 10eko nagusia

Zuek Jagoba eta Xabi, umeekin atera diren bi aita zarete. Jatetxe batean zaudete eta umeari pardela aldatu behar diozue. Emakumeen komunean bakarrik dago aldatzeko mahaia.

Xabi Igoa Eriz, Zigor Enbeita Zugadi 8ko txikia

Ama alabak zarete, eta lilatoian, emakumeen aldeko karreran, zuk Xabi ama, nahiko aurretik iritsi zara, Zigor alaba ordea, azkenetarikoa iritsi da.

Iker Pastor Rodriguez, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia

Iker eta Xabi , duela 10 urte tatuai berdina egin zenuten. Ordutik bizitzako gorabeherengatik ez zarete gehiago ikusi. Gaur kasualitatez taberna batean egin duzue topo.

Xabi Igoa Eriz Puntuari erantzunak

1. JUSTIZIA KOLOREZ ALDATZEN OTE DA? 2. LAGUN TXARRA AL DUZU URDURITASUNA? 3. BEHAR DUZUN BABESA NORK EMATEN DIZU?

Xabi Igoa Eriz Bakarka, gaia emanda

Momentua iritsi da; familiarteko eta lagunez inguratuta zaude.

Xabi Igoa Eriz Bukaerako agurra

Gasteiz, martxoak 21

Xabi Igoa Eriz Hasierako agurra
Xabi Igoa Eriz, Oihane Perea Perez de Mendiola 8ko nagusia

• Xabik ume bat adoptatu du eta hamaika komeriren ostean, heldu da umearen bila joateko eguna. Oihanek amak, lagunduko diola esan dio eta autoan doaz umearen bila.

Zigor Enbeita Zugadi, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia

• Zigor eta Xabiren musika talde kuttunak Euskal Herrian kontzertua emango duela eta, sarrerak erosteko asmoz, bezperan joan dira ilaran jartzera. Loak hartu eta orain esnatu dira. Leihatila itxita dago.

Xabi Igoa Eriz Puntuari erantzunak

1.GUK INOREN MENPEKO EZ DUGU IZAN NAHI, 2.BA AL DAKIGU HAUTATZEN NAHIKO GENUKE(E)NA?

Xabi Igoa Eriz Bakarka, gaia emanda

• Azkenean bukatu dituzu ikasketak. Tituluaren bila zoaz gaur

Xabi Igoa Eriz Bukaerako agurra

 

Twitter ikonoa fb