Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddalen Arzallus Antia

Hendaia, 1990

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Donostia | urriak 8

Maddalen Arzallus Hasierako agurra
Onintza Enbeita, Maddalen Arzallus 8ko nagusia
Onintza eta Maddalen. 40na urteko bikotea zarete. Ekonomikoki oso une larria bizi duzue eta ez dirudi etorkizun hurbilean hobera egingo duenik. Zuk, Onintza, hala ere, guraso izan nahi duzu; Maddalenek, berriz, ez du uste une egokia denik.
Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena 8ko txikia
Maddalen eta Eñaut pisukideak zarete. Maddalen, gaur Eñauti tokatzen zitzaion afaria prestatzea. Gustatzen ez zaizula badakien arren, berriro ere patata-tortilla tipularekin egin du.
Maddalen Arzallus Puntuari erantzunak
Gaia: Plastikoa. 1. Supermerkatuetan / dena plastikoa 2. Itsasoak ditugu / goraino beteta 3. Birziklatzeak ez du / guztia konpontzen
Maddalen Arzallus, Jone Uria 10eko txikia
Maddalen eta Jone. Maddalen supermerkatuko bezeroa zara eta Jone bertako langilea. Ordainketak egiteko kutxa automatikoa jarri dute. Maddalen, Jonek proposatu dizu beren lanpostuen defentsan, produktu batzuk eskaneatu gabe saskiratzea.
Maddalen Arzallus Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Maddalen Arzallus Bukaerako agurra

Irun | azaroak 5

Maddalen Arzallus Hasierako agurra
Miren Artetxe, Maddalen Arzallus 8ko nagusia
Maddalen eta Miren Ficobako aparkalekuan zaudetela, gazte batek Irundik Hendaiara autoz pasatzeko eskatu dizue. Elkarri begira zaudete.
Jone Uria, Maddalen Arzallus 8ko txikia
Jone eta Maddalen. Sendabelar ikastaro bat egin duzue elkarrekin. Ukendu bat egiteko belar bila atera zarete mendira. Jone, Maddalen bidean ikusten duen edozein belar jasotzen ari da.
Ane Labaka, Maddalen Arzallus Puntutan
Maddalen eta Ane, zuen herriko merkatarien elkarteak egindako zozketan saridunak izan zarete. 3 ordutan 6000 euro gastatu behar dituzue herriko dendetan. Hasi da denbora.
Nerea Ibarzabal, Maddalen Arzallus Sei puntuko motza
Nerea eta Maddalen bikotea zarete. Duela gutxi, etxalde batean bizitzen hasi zineten, eta zuen kontsumorako abere batzuk haztea erabaki zenuten. Nerea, unea iritsi denean, Maddalenek, abereak ez hiltzea proposatu dizu.
Maddalen Arzallus Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Maddalen Arzallus Bukaerako agurra

Bilbo | abenduak 3

Maddalen Arzallus Hasierako agurra
Maddalen Arzallus, Jone Uria 10eko txikia
Maddalen eta Jone elkarrekin bizi diren adineko ahizpak zarete. Maddalen, Jonek zuenera txakur bat ekartzea proposatu dizu.
Maddalen Arzallus, Amets Arzallus 8ko nagusia
Amets eta Maddalen arkeologoak zarete. Euskal Herriaren historiarako garrantzitsua den aurkikuntza egin duzue Irulegiko herrixkan.
Aitor Mendiluze, Maddalen Arzallus 8ko txikia
Aitor eta Maddalen bikotea zarete. Bizkaia Frontoira etorri zarete pilota partida ikustera. Aitor, partida hasi aurretik, Maddalen kantxara joan da, eta denen aurrean berarekin ezkontzeko eskatu dizu.
Maddalen Arzallus Puntuari erantzunak
1. Beti korrika eta presaka gabiltza 2. Zertarako hartu nahi zenuke denbora?
Maddalen Arzallus Bakarka, gaia emanda
Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.
Maddalen Arzallus Bukaerako agurra