Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

XILABA 2021

2021/09/07
Irailaren 18an Makeako Herriko Gelan hasiko da 2021. urteko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketa. Azaroaren 13an, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala.

2020an bukatu bage utzi genuen XILABA, eta 2021ekoa bera ez izanagatik helburu berak ditu aurtengoak ere, hauen artean bertsu plaza sustatzea, bertsuzale gehiago gureganatzea, bertsularien erakusleiho izatea eta Bertsolari Txapelketa Nagusirako sailkatzea. Hori kontuan harturik iazko diseinu bera atxiki dugu, baina 2020 urtea marratu eta 2021 gehituz. Ondorioz, aurtengo txapelketa zerotik hasiko bada ere, iazkoaren jarraipen gisa hartzen dugu eta, beraz, iazkoaren oinarri berberekin goaz aitzina.

2020an XILABAren saiorik ezagutu ez zuten herrietara iritsi nahi genuela adierazi genuen eta gogo bera jarraikiz, aurten, XILABArik sekulan bizi ez duen Makeako herrian izanen du abiapuntu txapelketak. Iaz 28 bertsularik parte hartzeko izena eman bazuen 2021ean 24 izanen dira. 8 saioko txapelketa izanen da, 4 kanporaketa, 3 final aitzineko eta finala Donibane Lohizunen. Bertsolari Txapelketa Nagusirako hiru bertsulari sailkatuko dira XILABAtik. Amets ARZALLUS ANTIA eta Sustrai COLINA ACORDARREMENTERIA (azken hau ez da XILABAn izanen) jadanik sailkatuak direnez, XILABAko lehen hiru bertsulariak batuko zaizkie lehia handian.

Gai emaile eta epaile taldean ere berrikuntzarik izanen da. Xehetasun guziak gure webgunean den edo saioetan eskuragai izanen den XILABA 2021eko liburuxkan atzemanen dituzue. Azken orduko aldaketa bat medio, Makean Maddi Ane TXPERENAk kantatuko du eta Gabadin Johaine SARRAILLETek.

Azpian agertzen zaizue parte-hartzaile bakoitza zein kanporaketan ariko den:

  • MAKEA, irailaren 18an, 17:00etan: Karlos AIZPURUA ETXARTE, Gillen HIRIBARREN, Oier URREIZTI, Irati ALCANTARILLA URDANPILLETA, Mizel MATEO eta Maddi Ane TXOPERENA IRIBARREN. Aurkezlea: Amaia CASTORENE.
  • MUSKILDI, POSONPESENEA gelan, irailaren 25ean, 17:00etan: Xumai MURUA BERRA, Bittor THICOÏPE, Ramuntxo CHRISTY, Xan ALKHAT, Maddalen ARZALLUS ANTIA eta Miren ARTETXE. Aurkezlea: Xabi ELGAR.
  • HIRIBURU, LA PERLE gelan, urriaren 2an, 17:00etan: Patxi IRIART, Aitor SERVIER, Iker ALTUNA, Josu TXOPERENA HIRIBARREN, Pettan PREBENDE eta Kerman DIAZ. Aurkezlea: Antton LANNES.
  • GABADI, Herriko gelan, urriaren 9an, 17:00etan: Johaine SARRAILLET, Amets ARZALLUS ANTIA, Maddi SARASUA LASKARAI, Maindi MURUA BERRA, Odei BARROSO GOMILA eta Egoitz ZELAIA. Aurkezkea: Amaiur LUJANBIO.

FINAL AITZINEKOAK: Hiru. Fase honetan kanporaketetatik sailkatuko diren hemezortzi bertsulari arituko dira lehian.

  • Maule-Lextarreko Maule Baitha zinema gelan, urriaren 16an, 17:00etan. Aurkezlea: Oihana LARRANDABURU
  • Bardozen, ezker paretan, urriaren 23an, 17:00etan. Aurkezlea: Pantxika SOLORZANO
  • Izpuran, Faustin Bentaberri gelan, urriaren 30ean, 17:00etan. Aurkezlea: Joana ITZAINA

FINALA: Donibane Lohizunen, JAI-ALAI ezker paretan, azaroaren 13an, 17:00etan: Finalaurreko fasetik sailkatuko diren sei bertsulariekin jokatuko da: Finalaurrekoetako hiru saioetako lehenak + puntuazioaren arabera lehenbiziko beste hiruak. Sei bertsulariekin emanen zaio hasiera jardunari. Puntu gehien metatu duten bi bertsulariak buruz-burukoa jokatu ondoren, final osoko baturak erabakiko du nor den xapelduna. Aurkezleak: Aritz BIDEGAIN eta Amaia CASTORENE.