Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Eneko Fernandez Maritxalar

(Lesaka, 1977) Maixua ogibidez, Baztan eta Xaretako Herri Eskoletan dihardu lanean, 2005. urteaz geroztik. Bertsozalea aspalditik izan arren, 2011. urtean hasi zen Baztango Helduen Bertso Eskolan. Gaur egun, Bortzirietako Bertso Eskolan aritzen da. Ondotik, 2012an "Bardoak" taldekako ekimenean parte hartu zuen, "Rimak Exkaxko" taldean, Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxearekin batera, "Bardoak"eko garaile bihurtuz. Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehen aldiz parte hartu zuen 2013. urtean, finalera iritsi eta 4. postua eskuratuz. Ondorioz, 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Uharte, martxoak 5

Irati Majuelo Itoiz, Eneko Fernandez Maritxalar 8ko txikia
Atton-amonak zarete. Eneko aittonak inon diren ziatika, lunbago eta artrosi guztiak omen ditu. Gaur izan duzue bazkaria jubilatuen elkartean eta bazkal ondoren aitona dantzan ari da topera. Irati amona harrituta zaude.
Eneko Fernandez Maritxalar, Ander Fuentes Mujika "Itturri" 10eko txikia
Eneko eta Itturri abeltzainak zarete. Soria aldean 20.000 behirentzat abeltegi bat ireki behar dutela eta, bazkide izatea proposatu dizuete. Zu Eneko prest zaude, zu Itturri, aldiz ez.

Agoitz, martxoak 26

Oier Lakuntza Irigoien, Eneko Fernandez Maritxalar 8ko nagusia
50 urte inguruko emakumeak zarete. Zuen herriko festetan emakumeak etxera laguntzeko boluntario talde baten izena eman duzue.
Eneko Fernandez Maritxalar, Joanes Illarregi Marzol 8ko txikia
Eneko, bikotekidea bilatzeko programa batean onartua izan zarela erranez, telebista kate bateko telefono dei bat jaso duzu. Zuk ez dakizu ezer, harrituta zaude; Joanes zure ama urduri somatu duzu.
Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Fernandez Maritxalar Sei puntuko motza
Bikotea zarete; haur bat harreran hartu zenuten, ustez bi hilabetetarako. Epea pasata, familia biologikoak behin-betiko uko egin dio haurrari. Zuk Julen, adoptatu egin nahi duzu, zuk Eneko ez duzu argi ikusten.
Eneko Fernandez Maritxalar Kartzela
Sorpresa ona eman dizu.