Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Patxi Castillo Graciarena

Bera, 1992.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

IZABA | Urriak 2

Patxi Castillo Graciarena Hasierako agurra
Idoia Granizo Uribarrena, Patxi Castillo Graciarena 8ko nagusia

Idoia eta Patxi gurasoak zarete. Zuen seme-alaben gelako gurasoen watxap taldeak euskaraz funtzionatu du beti. Familia berri bat sartu da taldean eta orain gaztelaniaz idazten hasteko eskatu dizuete.

Patxi Castillo Graciarena, Aitor Irastortza Arrizurieta 8ko txikia

Patxi herri txiki bateko pilotaria zara. Larunbat honetan jokatuko duzu zure lehen partidua profesionaletan. Aitor zure herrikideak ez zaitu orain artean sekula agurtu, baina gaur sarrera bat eskatzera gerturatu da.

Julen Zelaieta Iriarte, Patxi Castillo Graciarena 10eko txikia
Julen, 80 urteko agure bat zara. Azken aldian zure mugikortasuna asko urritu da. Horregatik zure familiak Patxi zaintzailea kontratatu du, zure gogoaren kontra bada ere. Gaur da zuen lehen eguna elkarrekin eta parkera paseatzera joan zarete.
Patxi Castillo Graciarena Puntuari erantzunak

1. Gasolioa gero / ta garestiago 2. Kotxe elektrikoa / da etorkizuna

Patxi Castillo Graciarena Bakarka, gaia emanda

Ez zenuen uste baina denek entzun dute. Une zaila izan da zuretzat.

Patxi Castillo Graciarena Bukaerako agurra

BERRIOZAR | Azaroak 6

Patxi Castillo Graciarena Hasierako agurra
Patxi Castillo Graciarena, Mikel Lasarte Cia 8ko nagusia
Patxi eta Mikel adinean gotti joandako bi lagun zarete. Oraindik sasoitsu zaudete eta bakarrik bizi zarete bakoitza zuen etxean. Garbi duzue ez duzuela zahar egoitza batean bukatu nahi.
Patxi Castillo Graciarena, Alazne Untxalo Erregerena 8ko txikia

Alazne eta Patxi bizilagunak zarete. Igande goiza da. Alazne, hilabete honetan 3.aldiz, Patxi zure etxe sarrerako alfonbran lo aurkitu duzu parrandatik bueltan.

Patxi Castillo Graciarena, Julio Soto Ezkurdia 10eko txikia
Lagunak zarete. Zuen herrira iritsi berri da etxez-etxe janaria bizikletan banatzen duen enpresa bat. Zuk Patxi aukera aprobetxatu eta bertan eskatu nahi duzu afaria, Juliok ez.
Patxi Castillo Graciarena Puntuari erantzunak
1. Argiaren faktura / ordaintzeko estu 2. Gertatzen ari dena / nork uler dezake?
Patxi Castillo Graciarena Bakarka, gaia emanda

Ustez gaindituak zenituen beldurrak itzuli zaizkizu.

Patxi Castillo Graciarena Bukaerako agurra